Mendebala jaialdia bagilaren 27an eta 28an
2008-06-11 18:13 MusikeaBagilaren azken astegoienean Kantauri isurialdeko taldeen musikaz jantziko da Sopuerta, urteroko Mendebala jaialdiaren zazpigarren edizinoagaz, hilaren 27an eta 28an. Jaialdia Seiren taldeak zabalduko dau eta, ostean, Celtas Cortos, Esne Beltza, Flipin folk, Nadau, Gwendale eta Ruxe Ruxe taldeek joko dabe.
Trigger Travis talde oreretarrak irabazi dau Donostiako Piraten II. Musika Lehiaketea
2008-06-10 18:32 MusikeaDonostiako Piraten II. Musika Lehiaketea martiaren 13an abiatu zan. Gipuzkoa osoko taldeei eskainitako lehiaketara 50etik gora talde aurkeztu ziran. Maiatzean, barriz, epaimahaiak finalerdietara pasauko ziran sei taldeak zehaztu zituan.
II. Iparragirre Rock&Rally Gernikan
2008-06-09 15:03 MusikeaHerriko musikariak geugaz batu gura doguz eta horretarako ez dago kalera urtetea baino gauza hoberik. Musikari eta musika taldeek kalera urten behar dogu, eta gure egoerearen barri emon, geure egoerea islatu eta jentaurrean erakutsi, eta aurrera egin. Horretarako, bagilaren 14an, igaz hasitakoari jarraipena emongo deutsagu.
Oskorrik dokumentu ezezagun bat topau dau Bilboko Rastroan
2008-06-06 15:49 MusikeaOskorrik oraintsu erosi dau Bilboko rastroan 1750. urte inguruko euskal kantu argitaratu bako bat, 10 koplakin eta partitura eta guzti.
Jingo de Lunch izango da Bermeoko Aritzatxu Rock Free!!! 08 jaialdiko izen nagusia
2008-06-06 11:10 MusikeaBermeoko Aritzatxu Rock Free!!! Jaialdia garagarrilaren 19an izango da aurten. Pergolan jarritako karpan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, hardcore, punk rock, elektronika, raw power, pop rock, new wave, stoner, eta amaitzeko, rocksteady eta roots reggae saioak izango dira.
Euskal Herria Zuzenean, aurten azkenengoz Zuberoako Idauze-Mendin
2008-06-05 19:41 MusikeaBagilaren 27tik 29ra, XIII. Euskal Herria Zuzenean Zuberoako Idauze-Mendin egingo da azkenekoz herri horretan. Lehenengo zortzi urteak Arrosan (Nafarroa Behera) egin ostean, jaialdia Zuberoako herri horretan antolatzeko bost urteko kontratua sinatu eben eta aurten da amaierea.
Body, Mind & Soul musika talde afrikarra gure artean
2008-06-04 19:14 MusikeaBody Mind & Soul zuzenean:
- Bagilaren 5ean, Oñatiko Gaztelekuan, arratsaldeko 20:00retan.
- Bagilaren 7an, Zarautzeko Munoa plazan, arratsaldeko 20:30retan.
- Bagilaren 12an, Zornotzako Zelaieta zentroan, 20:00retan. - Bagilaren13an, Eibarreko Coliseo Antzokian, 20:30etan.
Bruce Springsteenen kontzerturako sarrera gehiago jarriko ditue salgai
2008-06-03 14:58 MusikeaTxartel barriak barikuan jarriko ditue eskuragarri goizeko 10:00etan Ticktackticket sareko ohiko dendatan 75, 71 eta 61 euroan.
Garikoitz Mendizabal txistulariak 'Bihurrikerietan' izeneko diskoa kaleratu dau
2008-06-03 14:27 MusikeaMendizabal euskal musika-tresna bereizgarrienaren jotzailerik ezagunenetakoa eta azken lau urteotatik hona Bilboko Udal Txistulari Bandearen zuzendaria da. Lan barria Bilbon aurkeztu dabe Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzi Ibone Bengoetxeak, Txomin Mujika BilbaoMusikako gerenteak eta Mendizabalek berak, ikuskizun eta guzti.
Eguaztenean eta eguenean egingo dira Bilbao Hiria lehiaketako finalak
2008-06-03 13:05 MusikeaMetal arloan, finala eguaztenean, bagilak 4, izango da eta honako talde honeek dira finalistak: Dead Means Nothing (Nafarroa), Meridian Zero (Tenerife) eta Sound Of Silence (Asturias). Pop-rock arloan, finala eguenean, bagilak 5, izango da eta honako talde honeek dira finalistak: Aaron Thomas (Madril), Munlet (Gipuzkoa) eta Trigger Travis (Gipuzkoa)
'Bilbao Hiria' Pop-Rock Lehiaketearen 20. urteurrena kontzertu bereziakaz ospatuko da
2008-06-02 15:14 MusikeaBilborock aretoko taula ganean Yo soy Julio Cesar, Zea Mays eta Olimpic taldeak izango dira bariku honetan, bagilak 6, 20:00etatik aurrera.
Ondarreta Abesbatzak Zortziko Gazteen Txapelketea antolatu du 17 urtetik gorakoentzat
2008-05-28 18:28 MusikeaLehiaketearen helburua, ‘herriko abesbatzak gazteakaz hornidutea da, gazteak era honetako taldeetara hurreratzen ez diranez, belaunaldien txandakatzea arriskuan egon daitekeelako’, aitatu dau gaur ekitaldiaren aurkezpenean Getxoko Udaleko Kultura zinegotziak, Koldo Iturbek.
V. Txistulari Eguna ospatuko da Bakion bagilaren 7an
2008-05-28 14:18 MusikeaHerri desbardinetako txistulari taldeak izango dira bertan. Bakioko taldeaz gan, Barakaldoko, Bermeoko, Mungiako, Zornotzako eta Bilboko taldeek eskainiko dabenaz be disfrutetako aukerea izango da.
Getxoko XX. Nazinoarteko Blues Jaialdia, bagilaren 6, 7 eta 8an
2008-05-27 15:45 MusikeaGetxo&Bluesak emongo deutse hasierea udako jaialdi handiei. Aurten, 20. urteurrena ospatuko dau jaialdiak. Bi hamarkada horreetan, Getxoko Nazinoarteko Blues Jaialdiak musika estilo horren aberastasuna erakutsi dau. Helburu horrez gan, bluesari merezidu dituan garrantzia eta tokia be autortu gura jakoz.
Esne Beltza taldeak 'Made in Euskal Herria' diskoa aurkeztu dau
2008-05-26 15:20 MusikeaSoinu, erritmo (soul, ska, reggae) eta hizkuntzen arteko nahasketea buztartzen ditu Esne Beltzak bere lehenengo lanean.
Red Hot Chili Peppers taldeak urtebeteko deskantsua hartuko dau
2008-05-23 15:54 MusikeaRolling Stone aldizkariari egindako adierazpenetan jakinarazo daben legez, Stadium Arcadium disko bikotxa kaleratu eta munduko bira 'luze eta gogor' bati ekin ostean, taldeak deskantsua hartzea erabagi dau, 'arlo fisikoan eta psikologikoan oso kantsauta gagozalako'.
'Sex Museum' eta 'Ya te digo' zuzenean Bilbon
2008-05-22 12:11 MusikeaRock’n’roll gaua izango da bihar, maiatzak 23, Bilboko Kafe Antzokian.
Madrileko Sex Museum talde esanguratsua inoiz baino indartsuago aurkeztuko da Bilboko jarraitzaileen aurrean. Aurretik, Ya Te Digo bilbotarrak izango doguz labatik atara barri daben 'Trash Tango' disko barria aurkezteko.
Bilbainaden XX. Lehiaketan 5.000 euro baino gehiago emondo dira sarietan
2008-05-21 17:42 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jai espiritua eta Bilboren eta bertako ohituren ganeko kanta herrikoak mantentzea eta bultzatzea helburu dauen urteroko Bilbainaden Lehiaketea antolatu dau. Aurtengoa 20. edizinoa izango da.
Soilik bilbotarrek 'Ilun' izeneko lehenengo diskoa plazaratu dabe
2008-05-20 18:09 Musikea'Berbek definiduten dabe zelako musikea egiten dogun. Berbak eta musika estiloa bide beretik joan behar dira eta gure berbak tristeak, malenkoniatsuak, mistikoak dira, gure musikea legez', azaldu dabe taldekideek.
'Radiohead: The Best Of': bagilaren 3an salgai
2008-05-19 18:13 MusikeaRadiohead taldearen antologia lau euskarritan jarriko da salgai: 16 kantako CDan, 29 kanta izango dituan CD bikotxaren lujozko edizinoan, binilozko lau LPtan eta 21 musika-bideo dituan DVDan.
























Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan