Mike Oldfieldek Bilbon aurkeztuko dau disko barria
2008-02-06 17:00 MusikeaArtista britainiarrak Guggenheim museoan aurkeztuko dau 'Music of the Spheres' lan barria martiaren 7an, beste inon baino lehenago. Aurkezpen hori mundu mailakoa izango da, izan be, diskoa martiaren 17an merkaduratuko da modu ofizialean.
Aburruzagak Bizkaiko trikiti doinuak barriztau ditu
2008-02-05 14:42 MusikeaOrain dala lau urte argitaratutako Bizkaiko Trikitixa partitura-liburuari jarraipena emoteko, Xabi Aburruzaga trikitilariak izen bereko diskoa atara barri dau. Bertan, liburuko kantak eta Bizkaiko beste hainbat kanta batzen ditu, baina ikutu personalagaz.
Zia taldeak 'Despierta' izeneko diskoa kaleratu dau
2008-02-04 18:29 MusikeaTaldea madrildarraren lehenengo diskoa aurkezteko, aurkezpen birearen barruan hiru kontzertu eskainiko ditue Euskal Herrian datozan egunotan. Zezeilaren 8an Donostiako Doka aretoan izango dira eta hurrengo egunean Durangoko Plateruena Kafe Antzokian; hilaren 15ean Gasteizko People areetoan joko dabe.
'Kinteto soNos' (lehen 'Musikene') barriaren aurkezpena
2008-02-01 11:49 MusikeaSortu ziran kontserbatorioaren izenagaz nahaste eta txarto-ulerturik ez sortzeko, etapa profesionalago barri baten atean, lehen 'Kinteto Musikene' zanak izena aldatzea erabagi dau eta aurrerantzean 'Kinteto soNos' deituko da.
Elkar diskoetxearen udabarrirako nobedadeak
2008-01-31 13:22 MusikeaAmaia Zubiria, Ruper Ordorika edota Mikel Markez artistek, besteak beste, euren lan barriak kaleratuko ditue eguzkiaren izpiak berotzen eta arbolak loran hasten diranerako. Hona hemen Elkar diskoetxeak laster plazaratuko dituan diskoen zerrendea:
Tomas Deunaren eguneko The Pub Ibiltariaren grabazinoa barreskuratu dabe
2008-01-31 10:46 MusikeaIgazko Tomas Deunaren egunean, zuzenean grabau beharreko 'The Pub Ibiltaria' Bildumako 12. CDa, kontzertuan izandako indar elektriko mozketa batzuk zirala-eta hondatu egin zan. Halanda be, 'zorionez, berreskuratu egin ahal izan da'.
'Musika-Música' jaialdiak Franz Schubert musikaria omenduko dau
2008-01-30 14:52 MusikeaJaialdiaren zazpigarren edizinoak, 'Schubert Vienan' izenburupean, Vienako aldiaren eta XIX. mendeko aldi erromantikoaren bitarteko musika-trantsizinoari jagokozan lanik bikainenak entzuteko aukerea eskainiko dau zezeilaren 28tik martiaren 2ra bitartean.
Loan talde bilbotar gazteak lan barria atara dau
2008-01-30 12:13 MusikeaBilboko rock gogorraren eszeneak azken boladan emon dauen talderik esanguratsuena da Loan. 'Kobazuloan saiakerak' izeneko lana Santanderreko Odio Sonoro diskoetxearen eskutik atara dabe.
Gary Lucas gitarristeak kontzertu bi eskainiko ditu Bizkaian zezeilaren hasieran
2008-01-21 17:55 MusikeaLehenengo emonaldia Markinako Uhagon kulturgunean izango da, zezeilaren 1ean; egun bi geroago, zezeilaren 3an, Bilboko Euskalduna Jauregian joko dau.
Juan Carlos Perezek tronboirako egindako obrea estreinauko dau BOSk gaur Bilbon
2008-01-21 12:04 MusikeaJames Dahlgren eta Anca Smeu biolinistak, Adriana Grigoras biola-jolea eta Barbara Switalska biolontxelo-jolea dira Alberto Urretxogaz batera parte hartuko daben musikariak.
Leonard Cohenek kontzertuak eskaintzeari ekingo deutso barriro, 15 urte geroago
2008-01-17 11:13 MusikeaKanadako abeslari eta poeta ezagunak maiatzean hasiko du birea Kanadan eta AEBetan eta Europara udan etorriko da. Zezeilean zabalduko ditu birearen xehetasunak bere webgunean.
Easo Abesbatzeari eta Isabel Diez irakasleari emon deutsie EHU-Donostiako Orfeoia Saria
2008-01-17 10:31 MusikeaSariaren helburuak ibilbide profesionala aintzatestea eta ikerketa musikala sustatzea dira. Holan, epaimahaiak Easo Abesbatza saritzeko 'bere bizitza luze eta emonkorra' izan ditu kontuan. Isabel Díez irakaslea katalogazino eta ikerketa lan baten harira saritu dabe.
The Commitments taldeak Bilbon joko dau urtarrilaren 24an
2008-01-16 11:51 MusikeaBilboko Kafe Antzokian izango dira lehenengoz The Commitments taldeko kideak, zuzenean. Kontzertua urtarrilaren 24an eskainiko dabe, 21:00etatik aurrera.
Ana Belenek ‘Anatomía’ disko barria aurkeztuko dau Bilbon
2008-01-15 13:53 MusikeaSei urte egon da Ana Belen diskorik kaleratu barik eta orain, barriz, ‘Anatomia’ izenburukoagaz dator. Disko horregaitik emakume batek egindako Pop Disko Onenaren sarirako izentau eben Grammyetan.
Manolo Kabezaboloren AEBtako bireari buruzko dokumentala aurkeztuko dabe gaur EHUko Leioako campusean
2008-01-10 11:31 MusikeaEuskal Herriko Unibersidadeak (EHU) antolaturiko ‘Punk 1977 + 30’ jardunaldiak amaituko dira gaur, hilak 10, ‘The Last Tres Tour’ dokumentalaren aurkezpen eta lehenengo emonaldi ofizialagaz (11:00etatik aurrera). Filmak Manolo Kabezabolok 2004an AEBtan egin eban birea jasoten dau.
Inoren Ero Ni eta Victim Chaos japoniarrak zuzenean
2008-01-09 13:43 MusikeaJaponiarrak Euskal Herrian izango dira euren lan barria Kaki Arkarazoren zuzendaritzapean grabetako Andoaingo Garate Studios-etan eta bidebatez, Inoren Ero Ni taldearen babesari eta lanari esker, kontzertuak emongo ditue batzuetan Inoren Ero Ni taldeagaz eta besteetan beste talde batzuekaz.
Errenteriako Txistularien Bandeak eta Kukai dantza taldeak Isidro Ansorena omenduko dabe Bilbon
2008-01-08 14:59 MusikeaEuskalduna Jauregian izango dan kontzertuan (20:00etan eta doban), Isidro Ansorena hernaniar musikariaren ibilbide artistikoari errepasoa egingo deutse, emonaldian interpretauko dituen bere 14 piezakaz.
Fangoriak Bilboko Santana 27 aretoan jo dau
2008-01-07 13:47 MusikeaFangoriak El extraño viaje disko barria aurkeztu dau Bizkaiko uriburuan. Alaskaren taldeak Santana 27 aretoan jo dau urtarrilaren 4an, 22:00etatik aurrera.
Elliot Murphyk Leioan, Bilbon eta Galdakaon joko dau urtarrilean
2008-01-04 10:24 Musikea1973. urtetik hona, Murphyk 29 disko argitaratu ditu eta kritikoek erantzun ezin hobea emon deutsee guztiei. Lehenengo ‘Aquashow’ diskotik 2007an argitaraturiko ‘Coming Home Again’ lanera heldu arte, Elliott Murphyk estilo jatorrari eutsi deutso.
REM taldeak apirilean argitaratuko dau disko barria
2008-01-04 10:02 MusikeaTaldeak 'Accelerate' izeneko lana Ameriketako Estadu Batuetan baino egun bat lehenago kaleratuko dau Europan. Diskoa Vancouver-en eta Dublinen grabau da, Jacknife Lee produktoreagaz.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan