87 abesbatz Udabarriko Kontzertuen 30. edizinoan
2009-03-11 10:28 MusikeaMartiaren 13tik bagilaren 27ra Udabarriko Kontzertuen 30. edizinoa izango da aurten eta, danetara, 109 kontzertu izango dirala iragarri dabe antolatzaileek.
Martiaren 13tik bagilaren 27ra Udabarriko Kontzertuen 30. edizinoa izango da aurten eta, danetara, 109 kontzertu izango dirala iragarri dabe antolatzaileek. Emonaldi horreetan, inoiz baino parte-hartzaile gehiago izango dira 2009an, hain zuzen, Bizkaiko 87 abesbatzetako kideak.
Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak (BAE) antolatzen dau urtero kontzertu ziklo hau, BBK Fundazinoaren laguntzinoagaz. Abesbatzen Elkarteak jakinarazo dauenez, 80 herritan baino gehiagotan izango dira kontzertuak. Dana dala, kontzertuak ez dira Bizkaian bakarraik izango, izan be, Burgoseko Villarcayo eta Medina De Pomar herrietan lau saio izango dira.
Emonaldiak herri horreetako eleizetan izango dira gehienbat, baina udal antzokietan, musika eskoletan eta kultur etxeetan be programau ditue. BAEren esanetan, 1979an ekin eutsen kontzertuak antolatzeari, Udagoieneko Kontzertuak izeneko ekimenagaz. 1983ra arte jarraitu eben holan, harik eta, eguraldiaren eraginez data aurreratzea erabagi eben arte.
Helburua orain 30 urtekoa bera da oraindino: 'Gure lurraldean sustraituta dagozan musika korala eta koruak publikoaren aurrera eroatea, probintziako txoko guztietara zein, azken urteetan bezela, inguruko lurraldeetara'.
XXX. Udabarriko BBK Abesbatzen Kontzertuak 2009. Martiko egitaraua
- Martiak 13, barikuan, Bilbon, Karmengo eleizan, Indautxun, 20:15ean.
- Martiak 14, zapatuan, Orozkoko San Juan eleizan, 20:00etan.
. Sondikako San Juan eleizan, 20:00etan.
. Barakaldoko La Esperanza eleizan, 20:15ean.
. Bilbo-Santutxuko El Karmelo eleizan, 20:30ean.
- Martiak 21, zapatuan, Gordexolako San Juan del Molinar eleizan, 20:00etan.
. Zornotzako Zornotza aretoan, 20:30ean.
- Martiak 27, barikuan, Ermuko Santiago eleizan, 20:00etan.
. Barakaldoko El Carmen eleizan, 20:15ean.
- Martiak 28, zapatuan, Arrietako San Martin eleizan, 19:00etan.
. Zornotzako-Etxanoko San Juan eleizan, 19:00etan.
. Gamiz-Fikako San Andres eleizan, 19:30ean.
. Igorreko Lasarte Kultur Aretoan, 20:00etan.
. Astrabuduako San Lorentzo eleizan, 20:00etan.
. Garaiko San Migel eleizan, 20:00etan.
. Sodupeko San Bizente eleizan, 20:00etan.
. Lekeitioko Andra Mari eleizan, 20:15ean.
. Villarcayoko Santa Marina eleizan, 20:30ean.
. Berriatuko San Pedro eleizan, 20:30ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!