Esperantzarako argiak

Bizkaie! 2007-11-29 14:45   Musikea

Ken Zazpi bizkaitarrek laugarren diskoa atara dabe 'Argiak' izenburupean. Hamabi kantaz osotutako lana hemen grabau arren, masterizazinoa Los Angelesen egin dabe Rafa Sardinaren gidaritzapean.

‘Bilbao Hiria’ XX. Pop-Rock Lehiaketan izena emoteko epea zabalik

Bizkaie! 2007-11-29 14:40   Musikea

Bilboko Udalaren Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolaturik Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketea martxan jarri da barriro. Hemeretzi edizino igaro ondoren, Euskal Herrian zein estadu osoan be musika lehiaketarik ospetsuena bihurtu da Bilbao Hiriarena eta orain europar talde gazteentzako erreferentzia izateko asmoa dabe antolatzaileek.

Enas mungiarren punk-rock zikina

Bizkaie! 2007-11-28 14:50   Musikea

Mungiatik datorren laukoteak lehenengo diskoa atara dau. Oinarrian, punk-rock estiloa jorratzen dabe baina, taldekideek azaldu daben legez, 'melodietan ikutu suabeagoak igarten dira'. Aurkezpena gaur egin dabe Bilbon.

Euskal Herriko Libreriako Musikea

Bizkaie! 2007-11-28 13:24   Musikea

Euskal Herriko sortzaileek lurraldetasunaren muga naturalak gainditu eta estadu espainoleko produkzino etxen atentzinoa piztea lortu dabe. Boza Edizioguneak, hainbat diskoetxeren zein egileren laguntzaz, ‘Euskal Herriko Libreriako Musika’ izeneko kantu bildumea osotu dau, euskal musikea zabaltzea, erabilerea erraztea eta bultzatzea helburu dauelarik.

Springsteen BECen: 'Gabon, oso gustura nago hemen egoteaz'

Bizkaie! 2007-11-27 11:47   Musikea

Hamazortzi mila lagunek gozau eben bart Bruce Springsteenek Euskal Herrian emon dauen kontzertu bakarrean, bi ordu eta erdiz.

Laboak 'Lekeitioak' lana aurkeztu dau CD formatuan

Bizkaie Argazkiak Nahia Zarzosa 2007-11-22 17:14   Musikea

Edizino barritua Lekeitioko udaletxean aurkeztu dabe eta bertan izan dira Laboa bera eta bere Marisol Bastida emaztea, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zea Maysek 'Morphina' izeneko diskoa atara dau taldearen hamargarren urteurrenean

Bizkaie! 2007-11-22 14:54   Musikea

'Mundua zelan doan ikusita, arin eta estresauta, morfina apur bat behar da gure arimea lasaitzeko', dino Aiora Renteria taldekideak.

Gaur beteten dira hamar urte Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketea irabazi ebenetik eta egun berezia da eurentzako.

Mamba Beat: dantzarako proposamen mestizoa

Bizkaie! 2007-11-21 13:00   Musikea

Programazino elektronikoak euskarri, jazz, funky eta musika baltzean oinarritutako musikea lantzen dabe bilbotarrek. Dantzarako gonbitea da euren proposamena groove, acid, tekno edo soul erritmoen bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Rock, folk eta musika klasikoa BilbaoMusikak antolatutako Santa Zeziliaren kontzertuetan

Bizkaie! 2007-11-21 11:33   Musikea

Zemendiaren 22an, San Zezilia egunean, barriz, irakasleen txandea izango da Ayala Antzokian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera eskainiko daben kontzertuagaz. Emonaldiak 30 bat musikari batuko ditu eszenatokian (Eskolako Sail guztien ordezkaritzea izango da),

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Musikea ideiak eta mezuak zabaltzeko

Bizkaie! 2007-11-20 17:08   Musikea

Lau urteko ibilbidean 120 kontzertu baino gehiago emon ostean, Kloratita taldeak 'Inoiz baino gehiago... komunismoa' izeneko hirugarren diskoa, bikotxa, aurkeztu dau.

'Arazi', Noizean Behin gatikarren bigarren lana

Bizkaie! 2007-11-20 14:51   Musikea

Urte eta erdi herririk herri kontzertuak emoten ibili ostean, ikasitakoak disko honetan erakusten dituezala autortu dabe taldekideek. 'Helburu bakarra izan dogu: diskoa dinamikoa izatea', dinoe.

Berri Txarrak eta Katamaloren lanak laster salgai

Bizkaie! 2007-11-20 14:05   Musikea

Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokea ate joka dagoala, zemendiaren 28an, Katamaloren lehen CDa eta abenduaren 5ean, Berri Txarrak taldearen ‘Zertarako Amestu DVDa kaleratuko ditu Gor diskoetxeak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Amaia Monterok La Oreja de Van Gogh itxi eta bakarkako ibilbideari ekingo deutso

Bizkaie! 2007-11-20 12:12   Musikea

La Oreja de Van Gogh taldeak 2008rako disko barria iragarri dau baina abeslaria ez da Amaia Montero izango, izan be, taldearen 11 urteko ibilbideari agur esan eta bakarkako ibilbideari ekingo deutso.

Irazoki, folketik rockera

Bizkaie! 2007-11-20 10:36   Musikea

Musikari arina eta gitarrista fina izateaz gan, kantak ondo tratetako doea dau Joseba Irazokik. 'Nire aurreko diskoetan folk doinuak izan dira nagusi. Orain, gitarra elektrikoen pisua igarten da', dino artisteak.

Bilboko Txistularien Udal Bandeak 'Hala ere' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2007-11-16 14:53   Musikea

Akordeoia omentzen dauen disko barria gaur aurkeztu dabe Bilboko Udaletxean. Diskoan, Xabier Letek eta Lourdes Iriondok 1974an egindako kanta bat edota Kepa Junkerak egindako beste bat jasoten dira, besteak beste.

Seiurte eta Martxoak 31 taldeen zuzenekoak dakarz Estoldetan zigiluak

Bizkaie! 2007-11-16 12:58   Musikea

Estoldetan zigiluak Durangaldeko Seiurte eta Martxoak 31 taldeek Plateruenan zuzenean grabautako lan potoloak aurkeztu ditu aurtengo Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokarako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Oskorri Banda Band’ diskoaren aurkezpena Galizian

Bizkaie! 2007-11-16 11:03   Musikea

Oskorrik bere ‘Oskorri Banda Band’ disko barria Frantzian, Italian, Catalunyan, eta Euskal Herriko eta Espainiako hainbat lekutan aurkeztu ondoren, Galizian gauza bera egiteko aukerea izango dau astegoien honetan.

Elkar argitaletxeak CD formatuan editauko dau Mikel Laboaren ‘Lekeitioak’ diskoa

Bizkaie! 2007-11-16 10:13   Musikea

Egokitze lan honetan, 1988. urtean LP bikotxeko formatuan kaleratutako lanaz gan, haren aurreko eta geroko diskoetan agiri diran ildo bereko kantu figuratibo esentzialenak batu nahi izan ditu artisteak, zeozelan bere sorkuntzarik intimoena bateratu eta dokumentatu guran.

Marylin Manson eta Turbonegro BECen

Gotzon Uribe 2007-11-16 10:04   Musikea

Datorren barikuan, zemendiak 23, Barakaldoko BEC erakustazokeak Marilyn Manson kantari estadubatuarraren eta Turbonegro norvegiarraren kontzertua hartuko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ene Bada taldearen azken kontzertua

Ene Bada 2007-11-14 11:47   Musikea

Eneritz eta Edurtzeta, Ene Badako abeslari eta trikitilariak orain dala 20 bat urte hasi ziran trikitixearen munduan, orain dala 16 bat urte alkarregaz joten eta orain dala 10 urte Ene Bada taldea sortu eben.