Getxoko Agate Deunako Koru Jaialdiak 36 talderen partaidetza izango dau

Bizkaie! 2009-02-03 16:34   Musikea

Agate Deunari koplak eta bertsoak kantauko deutsiez Euskal Herriko hainbat lekutan. Zezeilaren 5a Agate Deunaren eguna da eta bezperan santa-eskean kalean ibilteko ohitura dago Euskal Herrian. 251. urteko zezeilaren 5ean bularrak moztu eutsiezan siziliarraren historia gogora ekarriko da barriro.

Getxoko Agate Deunako XXIII. Koru Jaialdia izango da da bihar, zezeilak 4, eta egunean zehar, 36 taldek (17 eskola-taldek eta 19 talde mistok eta helduen taldek) tradizinozko kantuak abestuko ditue Getxoko kaleetan. Eskola-taldeek zabalduko dabe jaialdia, eskola-ordutegian, eta helduen taldeak eta talde mistoak 18:00etatik 21:00etara ibiliko dira.

Taldeen emonaldiak bi gunetan izango dira: Erromo eta Areeta auzoetan lehenengoa, eta Algorta eta Andra Mari auzoetan bigarrena. Beraz, Getxo osoan gozau ahal izango da kantu tradizionalakaz. Bigarren guneko taldeak Algortako geltokiko plazan batuko dira 20:00etan guztien arteko emonaldia eskaintzeko.

Orain dala urte batzuk Agate Deunako lehiaketea desagertu egin zan partaidetza librearen mesederako, jaiak eta partaidetzearen gehitzeak lehiaketearen eta sarien lekua hartu dabelarik. Azken urteotan, sarien ordez, taldeek parte hartzeko dietak jasoten ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu