Gari esperantzara kondenauta
2007-09-27 15:49 MusikeaBakarka argitaratzen dauen bosgarren laneko hamaika kantak egiteko bizitzan garrantzitsuak diran gauzetan oinarritu da. 'Diskoak gitxika-gitxika hartu dau formea’. Hori bai, gauza bat argi egoan: ‘rocka egin gura neban eta rocka egin dot’.
Gorilla Biscuits hardcore taldeak kontzertua emongo dau Durangoko Plateruenan
2007-09-25 10:59 MusikeaGorilla Biscuits New Yorkeko hardcore talde mitikoak kontzertu bat eskainiko dau barikuan, hilak 28, Durangoko Plateruena kafe antzokian, gaueko 22:00etan hasita. Estadubatuarrakaz batera, Leihotikan talde iruindarrak eta Burgoseko Still Life taldeek joko dabe.
Gu Ta Gutarrak taldeak urrian kaleratuko dau bere lehenengo diskoa
2007-09-24 14:56 Musikea ‘Bertso barriak eta lagun zaharrak’Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariek euskal herriei, berbeari, gauari, maitasunari, politikeari, amesei, amorruari zein bizipozari jarritako bertsoak dira lanaren oinarri.
Sugan taldeak jarri deutso musikea ‘Pilotari’ telesail barriari
2007-09-21 15:35 MusikeaTelesaila 13 astez emitiduko da, domekaro, 22:00etatik aurrera. Taldeak urriaren 7an emitiduko dan kapituluan be parte hartuko dau.
Garik irailaren 27an aurkeztuko dau ‘Esperantzara kondenatua’ disko barria
2007-09-21 11:27 MusikeaAbeslari eta musikari legazpiarrak bakarkako bosgarren diskoa aurkeztuko dau. Rock ikutuagaz, letra sakon eta biziak jaso ditu lanean, tartean José Luis Padrón-ek, Jon Maiak, Jon Benitok eta Roberto Mosok idatzitakoak.
Kalesound Maketa Lehiaketako finalistak Bilborocken
2007-09-20 12:16 MusikeaPasa dan bagilean Nontzeberri web guneak antolatutako Kalesound Maketa Lehiaketea egin zan. Ekimena on-line izan zan eta orain kontzertuak datoz. Hilaren 21ean eta 22an, Bilboko Bilborock aretoan, pop-rock eta metal ataletako finalistek joko dabe hurranez hurran. Kontzertuak iluntzeko 21:00etan hasiko dira. Sarrerea dobanekoa izango da.
Elkar estudioa Zinemaldian
2007-09-18 02:00 MusikeaIrailaren 20tik 29ra bitarteko Donostiako 55. Zinemaldian ikusiko diran honako filmek Elkar estudioa aukeratu dabe musikea grabetako eta nahasteko: 'La Torre de Suso', 'Siete Mesas de Billar Frances' eta 'Querida Bamako'.
Korrontzi eta Standard euskal taldeak Alemaniako Popkomm jaialdian
2007-09-17 02:00 MusikeaKorrontzi bizkaitarren trikitixeak Faltriqueira eta Berrogüetto galizarrakaz batera musika zeltiarragaz jantziko dau Berlin irailaren 19an, Alemaniako uriburuan egingo dan Popkomm lehiaketearen barruan (irailak 19-21).
Euskal musika-lan barritzaileak izango dira Washingtoneko ‘Sonic Circuits’ jaialdian
2007-09-14 02:00 MusikeaIrailaren 23an, Bilboko MEM jaialdia -musika, arte eta adierazmen barrien jaialdia- Ameriketako Estadu Batuetako Washington uriburuan egingo dan inprobisazino eta musika esperimentaleko jaialdirik garrantzitsuenean izango da.
‘Marjinalia’, Txuma Murugarrenen ‘zirku partikularra’
2007-09-13 02:00 Musikea‘Marjinalaia’, Txuma Murugarren bakarlariaren bosgarren diskoa (Gaztelupeko Hotsak) ‘organikoa, naturala da, base programaturik bakoa, lurrarekin lotura handia dauena’.
‘Zertarako Amestu’, Berri Txarrak taldearen lehenengo DVD-Dokumentala
2007-09-12 02:00 MusikeaBerri Txarrak taldea egunotan bere lehenengo DVDa izango dana filmetan dabil, Ibon Antuñano euskal errealizadorearen zuzendaritzapean. ‘Zertarako Amestu’ dokumental edo rockumental bete-betea da; bertan hirukotearen ibilbidearen 26 hilebeterik emonkorrenak jasoten dira.
Portugaleteko Orfeón Jarrillerok emongo deutso hasierea Getxoko XXI. Habanera eta Itsas-Abesti Jaialdiari
2007-09-11 02:00 MusikeaPortugaleteko Orfeón Jarrillero taldeak emongo deutso hasierea hilaren 13tik 15era luzatuko dan Getxoko 21. Habanera eta Itsas-Abesti Jaialdiari. Kontzertuak Areetako Geltokia plazan izango dira 20:00etatik aurrera, doban.
Berri Txarrak taldearen urteko azken kontzertuak Gernikan
2007-09-11 02:00 MusikeaKontzertu bi eskainiko ditue nafarrek, lehenengoa irailaren 13an, eguenean (19:00), berezia izango da, ‘Zertarako Amestu’ DVDa grabetako emonaldia izango dalako. Bigarrena irailaren 14an izango da.
Pavarotti hil da
2007-09-06 02:00 MusikeaItaliako tenore ezaguna 71 urte zituala hil da, pankreako minbiziak jota, Toskanako eskualdean.
215 musikari Kaleko Musikarien Nazinoarteko VII. Topaketan
2007-09-05 02:00 MusikeaMusikaleren VII. Edizinoan, irailaren 15tik 16ra, munduko herrialde desbardinetako 12 konpainia eta 215etik gora musikari izango dira Leioa, Basauri, Erandio eta Sestaoko kaleetan.
Manu Chaok disko barria kaleratu dau
2007-09-03 02:00 MusikeaGaliziar jatorriko musikari frantsesak ‘La Radiolina’ izenburupean kaleratuko dau lana.
Alberto Iglesias euskal konpositoreak irabazi dau Espainiako Zinema Saria
2007-09-03 02:00 MusikeaZazpi Goya sari jaso ditu Alberto Iglesias donostiarrak eta Arteen eta Zinema Zientzien Akademiak gehien saritu dauenetariko bat da. Pedro Almodovarren film askoren eta Julio Medem donostiarraren ia guztien musikearen egilea da Iglesias. Orain bi urte Oscar sarietarako hautagai izan zan Fernando Meirellesen ‘El jardinero fiel’ pelikularako egindako musikeagatik.
Ken Zazpi taldea irailean hasiko da disko barria grabetan eta zemendian kaleratuko da
2007-08-30 02:00 MusikeaKen Zazpi talde bizkaitarraren disko barria zemendiaren 10etik aurrera izango da musika-dendatan. Diskoa Oihuka diskoetxeak kaleratuko dau, eta irailaren 3an Donostiako Elkar estudioan sartuko dira grabetan. Urrian, barriz, Los Angelesera joango dira diskoa nahastau eta masterizetako.
Bruce Springsteen Bilbon, zemendiaren 26an
2007-08-29 02:00 MusikeaSpringsteenen kontzertua Barakaldoko BECen izango da eta bertan ‘Magic’ disko barriko kantuak aurkeztuko ditu 58 urteko New Jerseyko musikariak.
Folk Getxo’07. XXIII. Nazinoarteko Folk Jaialdia
2007-08-29 02:00 Musikea Ohikoa danez, kontzertu guztiak doban izango diraAurtengo egitarauan, Karidadeko Benta taldearen agurra nabarmendu daiteke. Sei urteko ibilbidean hiru disko argitaratu ostean, Jon Maia buru dauen taldeak irailaren 5ean agur esango deusku. Kontzertua, Erromoko Santa Eugenia plazan izango da, 19:00etan hasita.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan