Bizkaiko Foru Aldundiak AC/DCren kontzertuari eskainitako babesa kendu eta bere 70 konbidapenak zozketatuko ditu

Bizkaie! 2008-12-03 14:09   Musikea

Datozen egunotan www.bizkaia.net helbidean izena emotea nahitaezkoa izango da 70 sarrera horreen zozketan sartzeko. Edozelan be, izena emoteko epea ez da oraindino zehaztu.

AC/DCren kontzerturako sarrera salmentearen inguruan kontzertuaren antolatzaileek izan daben jokabideagaz hasarre agertu da Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia; jentaurreko agerraldian azaldu dauenez, erakundeak kontzertuaren antolakuntzarako, batez be, BECeko Bizkaia Arenaren alogerea pagetako Last Tour International, kontzertuaren enpresa-eragileari emondako 80000 euroko diru-laguntzinoa eta enpresan eukan konfidantzea erretirau eta BECeko bazkide izateagaitik jagokozan 70 sarrerak zozketatuko ditu.

Jose Luis Bilbaok argitu gura izan dau Foru Aldundia kontzertuaren laguntzailea dala, ez antolatzailea eta azaldu dau, 4.000 edo 5.000 sarrera BECeko lehiatiletan saltzeko proposamena egin eutsela, baina ekitaldiko enpresa-eragileak ez ei ebala kontuan hartu salmenta-puntu propioak zituala arrazoituz.

'Adar jotea izan dan' salmenta prozesuan kaltetutako milaka zaleakaz alkartasun jarrera moduan, Bilbao jn.ak esan dau ez dala kontzertura joango: 'nire bizitzako kontzertua izan behar zan horretara ez naz joango, Alameda Mazarredon gaua pasau ebenen eta sarrera barik gelditu ziranakaz alkartasunez'.

Kontuak kontu, datozen egunotan www.bizkaia.net helbidean izena emotea nahitaezkoa izango da 70 sarrera horreen zozketan sartzeko. Edozelan be, izena emoteko epea ez da oraindino zehaztu.

AC/DC taldeak apirilaren 4an joko dau Barakaldoko BECeko Bizkaia Arena aretoan 16000 lagunen aurrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu