‘Itxaron beharra ez da itxaropena’, Governors arrasatearrak indartsu datoz
2007-10-05 12:42 MusikeaGovernors arrasatearren gidari eta bultzatzaile nagusi J. Sangre da. Governors Fjord taldearen errautsetatik sortutako ekimena dala esan daiteke. J. Sangrek urte asko daroaz musikearen munduan; bere bi talderik ezagun eta ospetsuenak Ekon eta Fjord taldeak izan dira, biak gailurrean ibilitakoak.
UEK uhinetan jantzan
2007-10-05 11:11 MusikeaGitarra, bajua, bateria eta ahotsa. UEKen musikeak ez dau besterik behar, ezta estudioan sortutako efektu berezirik be. Horretan oinarrituta, Keu Agirretxeren gidaritzapean, hirukote moduan grabau dabe Uhinak izeneko bigarren diskoa.
'Poltsiko Musikea' urrian Bilbon
2007-10-04 14:26 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ‘Poltsiko Musikea’ programearen hirugarren edizinoari hasierea emongo deutso herritarrei musika joera desbardinak hurreratzeko asmoz.
'Gaztea The Singles' lau haizetara
2007-10-03 15:51 MusikeaIsozaki Torre baten teilatua (84 metrora) aukeratu dabe euskal 18 kanta esanguratsuenak batzen dituan 'Gaztea: The Singles' diskoa aurkezteko. Euriak itxitako tartetxuari esker, Amaia Monterok eta Mikel Erentxunek, Joserra Senperenaren pianoaren soinuagaz, 'Lau teilatu' kantea abestu dabe.
Eorann taldeak hirugarren diskoaren grabazinoari ekingo deutso zemendian
2007-10-03 11:34 MusikeaEorann taldeak zemendiaren 9an ekingo deutso hirugarren lanaren grabazinoari Gasteizko Sonora Estudioetan, Iñaki Alonso barriro teknikari lanetan arituko dalarik. Disko barria abendurako prest egotea espero dabe taldekideek.
Bilboko Udal Bandeak eta Txistularien Bandeak kontzertu denporaldi barria aurkeztu dabe
2007-10-02 15:56 MusikeaUdal Banda bien kasuan izango da laugarren edizinoa eta gero eta arrakasta gehiago izaten ari diran bizipen barriztatzaile honeek, ohiko eskenatokietatik kanpo izango dira.
Wintercase jaialdia Bilbon, Editors eta Super Furry Animals lako taldeakaz
2007-09-27 19:23 MusikeaWintercase San Miguel neguko jaialdi ibiltariaren seigarren edizinoa zemendian helduko da Bilbora, Editors (hilak 15) eta Super Furry Animals (hilak 17) taldeen kontzertuakaz.
Gari esperantzara kondenauta
2007-09-27 15:49 MusikeaBakarka argitaratzen dauen bosgarren laneko hamaika kantak egiteko bizitzan garrantzitsuak diran gauzetan oinarritu da. 'Diskoak gitxika-gitxika hartu dau formea’. Hori bai, gauza bat argi egoan: ‘rocka egin gura neban eta rocka egin dot’.
Gorilla Biscuits hardcore taldeak kontzertua emongo dau Durangoko Plateruenan
2007-09-25 10:59 MusikeaGorilla Biscuits New Yorkeko hardcore talde mitikoak kontzertu bat eskainiko dau barikuan, hilak 28, Durangoko Plateruena kafe antzokian, gaueko 22:00etan hasita. Estadubatuarrakaz batera, Leihotikan talde iruindarrak eta Burgoseko Still Life taldeek joko dabe.
Gu Ta Gutarrak taldeak urrian kaleratuko dau bere lehenengo diskoa
2007-09-24 14:56 Musikea ‘Bertso barriak eta lagun zaharrak’Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariek euskal herriei, berbeari, gauari, maitasunari, politikeari, amesei, amorruari zein bizipozari jarritako bertsoak dira lanaren oinarri.
Sugan taldeak jarri deutso musikea ‘Pilotari’ telesail barriari
2007-09-21 15:35 MusikeaTelesaila 13 astez emitiduko da, domekaro, 22:00etatik aurrera. Taldeak urriaren 7an emitiduko dan kapituluan be parte hartuko dau.
Garik irailaren 27an aurkeztuko dau ‘Esperantzara kondenatua’ disko barria
2007-09-21 11:27 MusikeaAbeslari eta musikari legazpiarrak bakarkako bosgarren diskoa aurkeztuko dau. Rock ikutuagaz, letra sakon eta biziak jaso ditu lanean, tartean José Luis Padrón-ek, Jon Maiak, Jon Benitok eta Roberto Mosok idatzitakoak.
Kalesound Maketa Lehiaketako finalistak Bilborocken
2007-09-20 12:16 MusikeaPasa dan bagilean Nontzeberri web guneak antolatutako Kalesound Maketa Lehiaketea egin zan. Ekimena on-line izan zan eta orain kontzertuak datoz. Hilaren 21ean eta 22an, Bilboko Bilborock aretoan, pop-rock eta metal ataletako finalistek joko dabe hurranez hurran. Kontzertuak iluntzeko 21:00etan hasiko dira. Sarrerea dobanekoa izango da.
Elkar estudioa Zinemaldian
2007-09-18 02:00 MusikeaIrailaren 20tik 29ra bitarteko Donostiako 55. Zinemaldian ikusiko diran honako filmek Elkar estudioa aukeratu dabe musikea grabetako eta nahasteko: 'La Torre de Suso', 'Siete Mesas de Billar Frances' eta 'Querida Bamako'.
Korrontzi eta Standard euskal taldeak Alemaniako Popkomm jaialdian
2007-09-17 02:00 MusikeaKorrontzi bizkaitarren trikitixeak Faltriqueira eta Berrogüetto galizarrakaz batera musika zeltiarragaz jantziko dau Berlin irailaren 19an, Alemaniako uriburuan egingo dan Popkomm lehiaketearen barruan (irailak 19-21).
Euskal musika-lan barritzaileak izango dira Washingtoneko ‘Sonic Circuits’ jaialdian
2007-09-14 02:00 MusikeaIrailaren 23an, Bilboko MEM jaialdia -musika, arte eta adierazmen barrien jaialdia- Ameriketako Estadu Batuetako Washington uriburuan egingo dan inprobisazino eta musika esperimentaleko jaialdirik garrantzitsuenean izango da.
‘Marjinalia’, Txuma Murugarrenen ‘zirku partikularra’
2007-09-13 02:00 Musikea‘Marjinalaia’, Txuma Murugarren bakarlariaren bosgarren diskoa (Gaztelupeko Hotsak) ‘organikoa, naturala da, base programaturik bakoa, lurrarekin lotura handia dauena’.
‘Zertarako Amestu’, Berri Txarrak taldearen lehenengo DVD-Dokumentala
2007-09-12 02:00 MusikeaBerri Txarrak taldea egunotan bere lehenengo DVDa izango dana filmetan dabil, Ibon Antuñano euskal errealizadorearen zuzendaritzapean. ‘Zertarako Amestu’ dokumental edo rockumental bete-betea da; bertan hirukotearen ibilbidearen 26 hilebeterik emonkorrenak jasoten dira.
Portugaleteko Orfeón Jarrillerok emongo deutso hasierea Getxoko XXI. Habanera eta Itsas-Abesti Jaialdiari
2007-09-11 02:00 MusikeaPortugaleteko Orfeón Jarrillero taldeak emongo deutso hasierea hilaren 13tik 15era luzatuko dan Getxoko 21. Habanera eta Itsas-Abesti Jaialdiari. Kontzertuak Areetako Geltokia plazan izango dira 20:00etatik aurrera, doban.
Berri Txarrak taldearen urteko azken kontzertuak Gernikan
2007-09-11 02:00 MusikeaKontzertu bi eskainiko ditue nafarrek, lehenengoa irailaren 13an, eguenean (19:00), berezia izango da, ‘Zertarako Amestu’ DVDa grabetako emonaldia izango dalako. Bigarrena irailaren 14an izango da.



























Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan