Musiketan'08-09 zikloa domekan hasiko da Mor Karbasigaz

Bizkaie! 2008-10-03 15:58   Musikea

Datorren domekan, urriaren 5ean, hasiko da Musiketan zikloaren 16. edizinoa. Aurten be, mundu mailako folk-rock onena batzen saiatu dira antolatzaileak. Eszenatokian agertuko dan lehen musikaria Mor Karbasi izango da, eta The Beauty and the Sea diskoa aurkeztuko dau.

Folka, bere zentzurik zabalenean, nagusi izango da zikloaren 16. edizinoan. Mor Karbasi, Yellow Sisters, Kirsty McGee eta Anne McCue musikarien kontzertuak izango dira, besteak beste, datorren domekatik aurrera.

Datorren domekan, urriaren 5ean, hasiko da Musiketan zikloaren 16. edizinoa. Aurten be, mundu mailako folk-rock onena batzen saiatu dira antolatzaileak. Eszenatokian agertuko dan lehen musikaria Mor Karbasi izango da, eta The Beauty and the Sea diskoa aurkeztuko dau. 2008an argitaratu dau bere lehen bilduma hori eta, bertan, Trilok Gurtu, Kai Eckhardt eta Ronu Majumdar musikarien kolaborazinoak izan ditu.

XVI. edizino honetan, emakumez osotutako kartela preparau dabe antolatzaileek. Horregaitik, Karbasiren ondoren, Heidi Talbotek (bakarka, Cherish The Ladies Irlandako folk taldeagaz ibili ostean), Yellow Sisters (‘a capella’ abesten dauen hiruko txekiarra), The Bowmansek eta Bella Hardyk parte hartuko dabe.

2009an, barriz, Corinne Westegaz izango da lehenengo hitzordua Musiketan zikloan, urtarrilaren 18an, hain zuzen be. Gero, Kirsty McGee (zikloan barriro parte hartuko dauena), Devon Sproule, Maddy Prior, Anne McCue, Miriam Aïda (Brasilgo folkaren bozeroaile garrantzitsuenetarikoa), Pura Fe (abeslaria, poeta, aktorea, irakaslea eta Ulali taldeko partaide ohia) eta maiatzaren 31, zikloa zarratuko dauen Lucy Kaplansky izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu