'Momo eta beste izaki batzu', Elurretan taldearen lan barria eskuragarri

Bizkaie! 2008-10-03 15:22   Musikea

Elurretan taldearen hirugarren diskoan, 21 abesti barri agiri dira; oraingoan, pop oinarria galdu barik, folkaren eta musika esperimentalaren eremuetan sartu dira.

Elurretan taldearen hirugarren diskoan, 21 abesti barri agiri dira; oraingoan, pop oinarria galdu barik, folkaren eta musika esperimentalaren eremuetan sartu dira.

Diskoa taldearen weborrian baino ez dago salgai. Horrezaz gan, Elurretan taldearen disko guztiak be mp3 formatoan eskuragarri dagoz mundu guztiarentzat web orrian.

Taldekideen esanetan, 'gure zigiluagaz atara dogu barriro be, eta SGAE-tik kanpo gainera, musikea eta kulturea zabaltzeko eta gozetako eginak dirala uste dogulako. Musikeagaz bizi nahi dogu, ez musikearen kontura. Gora pirateoa!'

Diskoaren bestelakoz ehaztasunei dagokionean, Begok diskoaren azala eta liburuxkea egin dau. 'Bego, honezkero, Elurretaneko 3. partaide bezela hartzen dogu, diskoaren esentzia erabat atrapau dau, eta ez zan bape erraza kasu honetan!. Suberte ikaragarria dogu Bego gure ondoan eukiteagaz, diseinu barri bakotxagaz txundituta ixten gaituelako'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu