Errabal, jazza eta musika baltza Deba bailarako herrietan
2008-10-06 15:37 Musikea2008an, bosgarren aldiz egingo da ekitaldia baina izen barriagaz. Hemendik aurrera Errabal izenagaz ezagutuko da jaialdia 'gure alkartearena eta Soraluzetik jazza argitaratzen dauen diskoetxearena'.
2004ko udagoienean, Errabal Kultur Alkarteak ames txiki bat gauzatu eban Debajazz sortu ebanean: jazz jaialdi apal bat 'etxean' izatea. Hasiera-hasieratik proiektu honen indarra kalidadezko jazz jarduerak Deba bailarako herrietara eroatea izan da (lehenengo edizinoetan Iñaki Salvador, Mikel Andueza, Bill Evans, Carme Canela, Santi Ibarretxe eta Victor de Diego lako musikari handiak izan ziran gurean) beti be arreta berezia bertako musikariei eskainiz eta kanpotik proposamen bereziak eskainiz, beharra birtute bihurtzearren. 2008an, bosgarren aldiz egingo da ekitaldia baina izen barriagaz. Hemendik aurrera Errabal izenagaz ezagutuko da jaialdia 'gure alkartearena eta Soraluzetik jazza argitaratzen dauen diskoetxearena'.
Jaialdiaren izaera 'ibiltariak' (kontzertuak egunero herri desbardinetan izango dira) azpimarratu egiten dau egitaraugileek oro har albora ixten dituen herrietara musika mueta hau hurreratuazoteko interesa. Errabal jaialdiaren antolatzaileek salbuespenik barik nahi dabe jazza eta musika baltza ezagutarazo, 'eta ez dogu gure ekimen hau egun bakarrera mugatu nahi, urtetik urtera sendotu nahi dogu. Esangura horretan, bosgarren edizino honetan programazino sendoa eta edegia eskaintzen dogu urriko bi astegoienetan'.
Egitaraua
- Urriaren 17an, barikuan, Elgoibarreko Herri Antzokian. Gaueko 22:15etik aurrera: ANTONIO VEGA + YURI GAGARIN TRIO
Nacha Pop talde ospetsuko kantaria jazz berezia lantzen dauen hirukote bereziagaz.
- Urriaren 18an, zapatuan, Elgetako Espaloia kafe antzokian. Gaueko 22:30etan, THE COMMITMENTS (Soul from Dublin).
Bederatzi musikariz osotutako talde irlandarra musika baltzez osotutako errepertorio erakargarriagaz.
- Urriaren 24an, barikuan, Soraluzeko Aretoan. Gaueko 22:30etan, JAZZ VOICES ENSEMBLE (Iruñea).
Mikel Gaztelurrutia pianojolearen hirukotea eta Andoni Arcillaren ahots laukotea pop eta jazz standarrak eginez.
- Urriaren 26an, domekan, Mutrikuko Zabiel Kultur etxean. Iluntzeko 20:00etan, MAMASSITA PRO (Madrid/Gasteiz).
Emakumeek gure garaiko herri musikearen historian izandako eraginaren aldarria egiten dauen neska taldea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!