Capsula talde bilbotar-argentinarrak Berlingo Popkomn jaialdian parte hartuko dau urriaren 8an

Bizkaie! 2008-10-02 17:55   Musikea

'Sounds from Spain' plataformearen eskutik. Capsulak urriaren 8an joko dau, Hora Zulu eta Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen azken edizinoa irabazi dauen Aaron Thomas taldeagaz batera.

Popkomn Merkatu Diskografikoaren Nazinoarteko Azokearen hogeigarren edizinoa Berlinen izango da aurten urriaren 8tik 10era bitartean, eta aurten Capsula talde bilbotar-argentinarraren partaidetzea izango dau, 'Sounds from Spain' plataformearen eskutik. Capsulak urriaren 8an joko dau, Hora Zulu eta Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen azken edizinoa irabazi dauen Aaron Thomas taldeagaz batera.

Capsula Europako rock talde interesgarrienetako bat da gaur egun. Bilbon bizi da orain gitxi laukote bihurtu dan taldea eta David Bowieren 'Space Oddity' abestitik hartu eban izena. Mundu osoko hainbat herrialdetan erakutsi dabe ikus-entzunerako daben gaitasuna: Europan (Ingalaterra, Irlanda, Alemania, Noruega, Holanda, Frantzia, Espainia eta Portugal); Hegoamerika (Txile, Argentina eta Uruguay); baita Ameriketako Estadu Batuak be.

Eredu personala eta erakargarria jarraitzen dabe, etorkizunerantz proiekzino itzelagaz. New Yorkeko The Velvet Underground lako lehenengo punk taldeen eragina dabe, 1960ko hamarkadako amaieran Hegoamerikan entzundako blues rock soinu ilun eta zaratasuak buztartuz.

'Songs & Circuits' izan zan taldearen lehenengo lana (2007), distiratsua, arrakastatsua, zaratasua; Espainian, Britainia Handian, Frantzian eta, oro har, nazinoarteko kritika espezializatuaren oneretxia jaso dauen kantuen bildumaz da. Orain, taldearen bigarren diskoa izango dana kaleratzear dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu