Kepa Junkerak 'Etxea'-n alkartu ditu lagunak

Bizkaie! 2008-09-30 16:02   Musikea

Estrella Morente, Victor Manuel eta Ana Belen, Miguel Rios, Miguel Bosé edota Loquillo euskeraz kantetan entzutea berezia da. Eta are bereziagoa euskal kantagintzearen altxorrak kantetan baditue. Bada, aitatutako artista horreek eta beste gehiago entzun daitekez Kepa Junkerak gaur aurkeztu dauen 'Etxea' diskoan.

Estrella Morente, Victor Manuel eta Ana Belen, Miguel Rios, Miguel Bosé edota Loquillo euskeraz kantetan entzutea berezia da. Eta are bereziagoa euskal kantagintzearen altxorrak kantetan baditue. Bada, aitatutako artista horreek eta gehiago entzun daitekez Kepa Junkerak gaur aurkeztu dauen 'Etxea' diskoan.

'Igaz hasi ginan proiektuagaz; grabazinoakaz, aurtengo apirilean. Munduko hainbat lekutan grabau dogu, Madrilen, Habanan, Valladoliden...', azaldu dau Junkerak. Musikarientzat, euskeraz kantetea erronkea izan da, 'baina gustura egin dabe lan'. Bakotxak bere estiloari eutsi deutso eta artista bilbotarraren ikur dan trikia albo batera itxita, pianoa nagusitzen da. 'Trikia behar dan momentuetan entzuten da, ez kanta danetan; protagonista nagusiak kolaboratzaileak dira, euren abotsak, aldaerak...'. Kanta danak zuzenean grabautakoak dira eta beharrezko aldaketak momentuan bertan egin ditue.

'Triste bizi naiz eta', 'Maitia nun zira' edota 'Bermeoko portua' kantak CD bikotxean argitaratuta dagoz. 'Lan honek bide bi jorratzen ditu: bide tristea, trankila eta bide alaia, erritmo biziagoakaz'.

Horrenbeste kolaborazinogaz, zuzenekoa antolatzea gatxa dala autortu dau Junkerak. Halanda be, abenduaren 22 eta 23an Bilboko Arriaga Antzokian ekitaldi bereziak eskainiko ditue: 'kolaboratzaile danak konbidau ditugu; danak ez dira etorriko, baina ia hainbat gehien batzen diran'. Aurrerantzean, musikari bizkaitarrak kantak moldatu eta ikuskizun bereziak eskainiko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu