Bilborock aretoaren 10. urteurrena ospatuko da apirilean
2007-03-26 02:00 MusikeaApirilaren 12tik 14ra bitartean, estilo danetako 21 talde izango dira aretoan, tartean zazpi banda euskaldun. Kontzertuak grabau egingo dira, diskoa atarateko helburuagaz.
Gose taldeak hiru kontzertu emongo ditu Carlinhos Brown kantari brasildarragaz
2007-03-23 01:00 MusikeaKontzertuak maiatzaren 8an Madrileko La Riviera aretoan; maiatzaren 10ean Valladolideko Pisuerga Kiroldegian; eta maiatzaren 26an Segoviako Albuera futbol zelaian izango dira.
'Etxe' bidea eginez dabil
2007-03-22 01:00 MusikeaAbizenaren laburdurea erabili dau Iñaki Etxezarragak lehenengo diskoa, ‘Bidea eginez’, atarateko. Bakarlari legez aurkeztu arren, ‘betidanik nigaz jo izan daben lagunek osotzen dabe taldea’.
OST bermeotarrak barriro ekinean
2007-03-21 01:00 MusikeaLaukoteak doinu indartsuak batu eta, luzaroan lanik atara barik egon ostean, barriro be martxeari ekitea erabagi dau 'Osinate' diskoagaz.
Paulina Rubio Barakaldon
2007-03-19 01:00 Musikea Kantari mexikarra apirilaren 20an izango da BECenMartiaren 20an, BECeko Bizkaia Arenan izango da kantari mexikarra. Antolatzaileen esanetan, kontzertu egunerako mediku bat, auto blindatu bat, jateko begetarianoa eta Mexikoko marka ezagun baten tekilea eskatu ditu.
‘Bilbao Distrito Jazz’ programeak Kataluniako, NYeko eta bertoko artista oparoak ekarriko ditu
2007-03-15 01:00 MusikeaItxaso & Pera Yohaldre Trío (Euskal Herria), Rocío Falks Quintet (Katalunia), Pete Robbins&Centric (New York), Bruce Arkin Quartet (New York/Katalunia), Geny Barry Quartet (Katalunia) eta Benny Lackner Trio (NewYork) taldeek emongo dabez kontzertuak.
Buddy Guy izango da aurtengo Getxo & Blues jaialdiko izar nagusia
2007-03-14 01:00 MusikeaGetxoko XIX. Nazinoarteko Blues Jaialdiko izarra Buddy Guy Louisianako (AEB) bluesman handia izango da. Jaialdia bagilaren 8tik 10era izango da eta aurten Erromoko Santa Eugenia plazan egingo da.
Vila 5 taldeak irabazi dau Debajazz Talde Barrien II. Lehiaketea
2007-03-13 01:00 MusikeaTalde Barrien Lehiaketan irabazle izanik, Vila 5 taldeak Elgetan erakutsitakoak disko batean, Errabal zigiluak datozen hilebeteetan argitaratuko dauen diskoan, aurkeztu ahal izango ditu, eta era horretara amaituko da 30 talde eta proiektu baino gehiagori leku egin deutsen lehiaketea.
V. Sagarrondotik martiaren 16an eta 17an
2007-03-13 01:00 MusikeaHernaniko karpa erraldoian, martiaren 16an, barikuan zabalduko ditu ateak Sagarrondotik jaialdiak, gaueko 21:30etan. Hurrengo taldeak izango dira bertan: Delorean, Skalariak, The James Taylor Quartet, The Bond Scott Band eta La Inconsciendia de Uoho.
Eutsi! diskoa Gose eta Potemkinen eskutik
2007-03-09 01:00 Musikea + 12 abesti zutunik irautekoLanean, Hertzainak, Itoiz, Kortatu, Ruper Ordorika, Mikel Laboa edota Barrikada taldeek euren sasoian beharginen egoeren edota gatazken ganean egindako kantak be jasoten dira.
Pirritx eta Porrotx pailazoek Korrika txikirako kantea sortu dabe
2007-03-07 01:00 MusikeaTxis pun! Korrika! izenagaz, Korrika 'handiaz' disfrutau ezin daben umeei zuzenduta dago kantea, Korrika txikian ilusinoz eta emozinoz gozetako.
The Who taldearen kontzerturako sarrerak salgai
2007-03-05 01:00 MusikeaTalde ingelesak Barakaldoko BEC erakustazokako Bizkaia Arenan maiatzaren 19an emongo dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz honezkero, 40 eta 55 euro bitartean.
Getxoko Jazzaldiko talde lehiaketan parte hartuko daben taldeak aukeratu ditue
2007-03-05 01:00 Musikea Garagarrilaren 4tik 7ra bitartean joko dabePeople Are Machines (Danimarka), Thinktank (Holanda), Andrew's Quartet (Errusia) eta Mr. Chacho (Espainia) aukeratu ditu epaimahaiak.
Talka Tour 2007: Fermin Muguruza & Afro-Basque Fire Brigade
2007-03-05 01:00 MusikeaFermin Muguruza eszenatokira bueltauko da. Hiru urtez zuzenekoetan parte hartu barik egon ondoren, garapen personalerako ekintza eta sormena bizimodu eta abiaburu dituan eszenatokiko animaliaren bueltea da hau.
‘Songs & Circuits’ Capsula taldearen disko barria
2007-03-01 01:00 MusikeaCapsula taldearen musikea taldekideek eurek deskribiduten dabe ondo: 'rock klasikoa baina aurrera begira dagoana'. Era horretara, The Stooges eta Sonic Youth moduko taldeen erdian koka daiteke euren musikea.
Durangaldeko hainbat taldek rockaren talde eta artista klasikoen bertsinoak egingo ditue ‘Greatests Hits’ gau berezian
2007-02-27 01:00 MusikeaDurangaldeko hainbat musika taldek bat egingo dabe martiaren 9an eta 16an Durangoko Plateruena kafe antzokian egingo dan ‘Greatest Hits Gaua’ izeneko ekimenean. Bertan, rockaren talde eta artista klasikoen bertsinoak joko ditue, talde klasiko horreetako taldekideez mozorrotuta.
Red Hot Chili Peppers Bilbon, bagilaren 22an
2007-02-23 01:00 Musikea ‘Bilbao BBK Live 2007’ jaialdian joko dabeTalde estadubatuarrak bagilaren 22an joko dau Kobetamendin, ‘Bilbao BBK Live 2007’ jaialdian.
Barricadak 25. urteurrena ospatzeko birea hasiko dau martiaren 30an
2007-02-22 01:00 MusikeaTxantreako musika talde ezagunak Atarrabian emongo dau lehenengo kontzertua, Indurain Anaiak kiroldegian.
Celsius 32 taldearen lehenengo lana: ‘Alas’
2007-02-22 01:00 MusikeaUribe Kostako boskoteak 12 kantaz osotutako diskoa kaleratu dau Baga-Biga disketxearen eskutik.
Musikenek diskoen argitalpenerako zigilu propioa sortu dau
2007-02-21 01:00 MusikeaIkasleen interpretazino eta sormen lanak sustatzeko batetik eta, bestetik, aldi guztietako euskal konpositoreen lanak zabaltzeko sortu dau zigilua Euskal Herriko Goi Mailako Konserbatorioak.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan