'Bonberenea Sutan' jaialdia Tolosan egingo da irailaren 12 eta 13an

Bizkaie! 2008-08-27 10:21   Musikea

Kontzertuak arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango dira. Barikuan, Naiz roxa, Kerobia, Zea Mays, Sorkun & Vice Presidentes, Anestesia eta Makala izango dira. Zapatuan, barriz, Willis Drummond, Inoren Ero Ni, Lisäbo, Deabruak Teilatuetan, Delorean eta Bad Sound System taldeek joko dabe.

Punta-puntako hainbat euskal talde batuko dira Tolosako Bonberenea Sutan jaialdian, irailaren 12an eta 13an; besteak beste, Kerobia, Zea Mays, Sorkun, Deabruak Teilatuetan eta Delorean taldeak izango dira Bonberenea fubol-zelaian, 'Sormenaren suhiltzaileen aurrean izan piromano eta zabaldu sua' lelopean.

Kontzertua Bonberenea etxe okupatuaren proiektua berpizteko antolatu dabe, izan be, jaialditik atarako dan dirua asmo horretara bideratuko da. 'Bonberenea Sutan' Bonberenearen proiektu kolektiboa bermatuko dauen ekitaldi barriaren hasierea izango da', esan dabe antolatzaileek.

Kontzertuak arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango dira. Barikuan, Naiz roxa, Kerobia, Zea Mays, Sorkun & Vice Presidentes, Anestesia eta Makala izango dira. Zapatuan, barriz, Willis Drummond, Inoren Ero Ni, Lisäbo, Deabruak Teilatuetan, Delorean eta Bad Sound System taldeek joko dabe.

Kontuak kontu, sarrerak Tolosako Bonberenean, Eguzkin, Orbelan eta Denaken dagozsalgai, 12 euroren truke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu