Atom Rhumbaren bolada barria
2006-10-27 02:00 MusikeaAurreko lau diskoak ‘Munster’ disketxeagaz atara ostean, Atom Rhumba bilbotarrek Oihukaren eskutik aurkeztu barri dabe ‘Amateur Universes’ izeneko lana. Orain arte euren izaerea marketan eban musika baltzaren eragina gitxiago igarten dala dinoe taldekideek. Zuzenekoetara begira dagoz eta urtarrilean ekingo deutse bireari.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Zuriñe F. Gerenabarrenaren ‘Izarrari’ estreinauko dau gaur Bilbon
2006-10-26 02:00 MusikeaEOS sortu zanetik, bi urtez behin, euskal musikagileei enkargua egin eta ondoren lanak estreinetako bere politikeari jarraituz estreinauko dan hamargarren obrea da ‘Izarrari’.
Gerra zibileko bide bazterretako istorioak
2006-10-26 02:00 MusikeaNon dira 36ko gerra zibilak eroandakoak? Bide Ertzean taldeko Ubeda anaien aitita eta birraitita dira sasoi harEtan fusilautakoetariko bi eta, eurei omenalditxua egin guran, ‘Non dira’ izenburupean plazaratu dabe laugarren diskoa Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik.
Gospel doinuak Euskaldunan
2006-10-24 02:00 Musikea‘New Orleans Gospel Choir’ abesbatzak musika ikuskizuna eskainiko dau zemendiaren 3an Bilboko Bilboko Euskalduna Jauregian, 2005ean Ameriketako Estadu Batuetako (AEB) Louisiana estaduaren zati handia txikitu eban 'Katrina' eta 'Rita' hurakanek eragindako sarraskiak itxitako ondorioei aurre egiteko.
Getxoko Aste Korala urriaren 25etik 28ra
2006-10-24 02:00 MusikeaGetxoko XXVI. Aste Korala bihar, urriak 25, hasiko da, Irutasun abesbatza getxoztarraren eskutik. Aurten, gainera, Kubako, Errusiako eta Bulgariako taldeek parte hartuko dabe Algortako Getxo Antzokian izango diran emonaldietan.
Urgabe: 'Isilean' baina isildu barik
2006-10-20 02:00 MusikeaHamaika urteko ibilbidearen ostean eta 'momentu onak eta txarrak pasauta', Urgabe taldeak laugarren diskoa kaleratu dau Oihuka disketxearen eskutik. 'Isilean' izenburua jarri deutse, Agus Barandiaran taldeko buruaren esanetan 'gure etxeetan, isiltasunean egindako kantak diralako'.
Biluzik jatorku Kauta
2006-10-19 02:00 MusikeaAndoaineko taldeak bigarren diskoa atara dau ‘Biluzik’ izenburupean Oihuka disketxeagaz. Lehenengo diskoa, ‘Izan zaitez zu’, 2004ko urrian atara eben eta arrakasta itzela izan dau. Honezkero, taldea erreferentzia bihurtu da Euskal Herriko taldeen artean.
Ahots lirikoz jantziko da Bilbo
2006-10-19 02:00 MusikeaBilboko 11. Nazinoarteko Kantu Lehiaketea aurkeztu dabe. Urriaren 26tik zemendiaren 4ra bitartean, 29 herrialdetatik etorritako hainbat kantarik euren ahotsez gozetako aukerea eskainiko dabe. Parte-hartzaile gehienak emakumezkoak izango dira, 87; gizonezkoak, barriz, 54.
‘Rose Escargot’, Kerobiaren barriena
2006-10-16 02:00 Musikea2004ko ‘Kerobia’ diskoaren ondoren, Iruñeako taldearen bigarren diskoa plazan dago, lan kontzeptuala da eta taldeak fikzinozko pertsonaia baten bizitzearen nondik norakoak azaldu gura izan ditu.
Aitor Gorosabelek gitarra ikastaroa emongo dau
2006-10-16 02:00 MusikeaSu Ta Gar taldeko kantari ezagunak ikastaro berezia emongo dau eguaztenean, urriak 18, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan. Lau orduko ikastaroa izango da, arratsaldez (lauretatik zortzietara).
Bilboko Udal Musika Bandearen 111 urteko historia laburbildurik
2006-10-11 02:00 MusikeaIrudi ugariz honidutako ia 250 orrialdetan, Carmen Rodriguez Suso musikologoak errepasoa egiten deutse Bandearen eta taldeko kideeen gora-beherei, zuzendarien izakereari, errepertorioari eta jentaurreko emonaldietarako erabili diran kiosko desbardinei, bai eta musika-irakaskuntzan izan daben eraginari be.
Debajazz jaialdiak herri txikietara eroango dau musikea
2006-10-11 02:00 MusikeaAfizinoz sortutako Debajazz festibalaren hirugarren edizinoa hastear dago. Urriaren 20an hasi eta 28ra arte, Gipuzkoako Deba bailarako herri txikietan be (Soraluze, Elgeta...) jazz musikea jorratzen daben hainbat taldez gozetako aukerea izango da.
Doverrek seigarren diskoa kaleratu dau
2006-10-10 02:00 Musikea‘Follow the city’ izenburupean argitaratu dau taldeak seigarren diskoa. Madrildarrek ‘itxaropen eta ilusinoz betetako aroa’ hasi dabela dinoe. Horretarako, euren rock estiloa barritu eta erritmo elektroniko eta jantzagarriagoak eskaini dabez.
Ongintza-galea Los Txikis taldearen 50. urtebetetzean
2006-10-09 02:00 MusikeaBilbainadek musika-genero legez merezi daben ospakizuna izango dabe domeka honetan, urriak 15, Arriaga Antzokian, Los Txikis taldearen 50. urteurrenagaz batera antolatu dan galearen bitartez.
Atom Rhumba talde bilbotarrak urriaren 27an kaleratuko dau ‘Amateur Universes’ disko barria
2006-10-06 02:00 MusikeaOihuka diskoetxeak argitaratuko dau bilbotarren disko barria. Barriro be Kaki Arkarazogaz grabau dabe diskoa Garate estudioetan, eta Arkarazo bera izango da zuzenetako teknikaria be.
’Poltsiko Musikea’ Bilbon jazz, pop, akustiko, Brasilgo musika eta musika barrien erritmoan
2006-10-05 02:00 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak ‘Poltsiko Musikea’ programearen bigarren edizinoari hasierea emongo deutso bihar. Hortik aurrera, barikuero, zemendiaren 3ra arte herritarrei musika joera desbardinak zuzenean esakiniko jakez.
Berrogei urteko leialtasuna lurrari eta maitasunari
2006-10-04 02:00 MusikeaLau urtez diskorik atara barik egon ostean, bederatzigarren lana aurkeztu barri dabe Pantxoa eta Peiok: ‘Lurra eta Maitasuna’. Berrogei urteko ibilbide musikalean behin eta barriro landutako gaiak lantzen dabez oraingoan be, ‘publikoak tradizinoa gustetan jakola erakutsi deuskulako’.
Bide Ertzean Catalunyan
2006-10-04 02:00 Musikea‘Non dira’ disko barria amaituta, tolosarrek Catalunyan kontzertu bi emongo dabez astegoienean. Gironan urriaren 6an eta Tarragonan urriaren 7an.
Bilboko Udal Txistulari Bandeak III. kontzertu denporaldia aurkeztu dau
2006-10-03 02:00 MusikeaBihar, urriak 4, hasi eta martira arte 12 emonaldi eskainiko dituan kontzertu ziklo honek bi bereizgarri ditu: batetik, artista gonbidatuen presentzia, eta bestetik, txistu-musikarik tradizionalena eta beste genero eta estiloakaz buztartzeko jokerea.
Joseba Gotzonek autoproduzidutako lana: 'Gris'
2006-10-03 02:00 Musikea‘Dana ez da ez baltza ez zuria’. Horretan oinarrituta jarri deutso izenburua Joseba Gotzon musikariak argitaratu barri dauen diskoari.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan