Jabier Muguruza saritu dabe Vila-Secako Musika Azokan

Bizkaie! 2008-11-14 15:34   Musikea

Saria nori emon Kataluniako Musikaren Etxeetako arduradunek erabagi dabe, eta Jabier Muguruzak aukerea izango dau, horri esker, kontzertu bana emoteko momentuz aitatu sarea osotzen daben bost etxeetan, hau da, Terrassa, Mataro, Salt, L'Hospitalet eta Manresa urietan.

Jabier Muguruza kantari irundarrari egokitu jako aurten Vila-Secako (Katalunia) Musika Azokako sarietako bat, Kataluniako Xarxa de Casas de la Musica dalakoak emoten dauena, hain zuzen be, Elkar diskoetxeko arduradunek jakinarazo dabenez.

Saria nori emon Kataluniako Musikaren Etxeetako arduradunek erabagi dabe, eta Jabier Muguruzak aukerea izango dau, horri esker, kontzertu bana emoteko momentuz aitatu sarea osotzen daben bost etxeetan, hau da, Terrassa, Mataro, Salt, L'Hospitalet eta Manresa urietan.

Musikaren Etxeen proiektuak Kataluniako beste hainbat herritara zabaltzea bilatzen dau, eta horreetan guztietan musikearen inguruan kontzertuak, ekitaldiak, entsegu-gelak, musika-aretoak eta abar eskaini.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu