Alhondiga Bilbaok 'Goazen kontzertura' musikearen zabalpenerako jardunaldiak egingo ditu zemendian

Bizkaie! 2008-10-27 17:18   Musikea

Alhondiga Bilbao zentroak modu berezian ospatuko dau lehenengoz Santa Zezilia eguna (zemendiak 22), eta horretarako, musikearen zabalpenerako ulerterrazak eta arrazoizkoak diran jardunaldiak antolatuko ditu zemendiaren 10, 17 eta 24an eta abenduaren 1ean, 'Goazen kontzertura' izenburupean.

Alhondiga Bilbao zentroak modu berezian ospatuko dau lehenengoz Santa Zezilia eguna (zemendiak 22), eta horretarako, musikearen zabalpenerako ulerterrazak eta arrazoizkoak diran jardunaldiak antolatuko ditu zemendiaren 10, 17 eta 24an eta abenduaren 1ean, 'Goazen kontzertura' izenburupean.

Musikearen historiaren gaineko errepasoan parte hartuko dabe jardunaldietan izena emoten dabenek (Barrokotik hasi eta XX. mendeko musika korronteetaraino). Terminologia musikalerako hurreraketea be egingo dabe generoen arteko desbardintasunak ikasiz eta musikearen taldekatzea ikasteko, musika tresnak eta euren familiak hurretik ezagutzen ikasiko dabe.

Oro har musika zaleei (musika ikasketak egin dituenei zein egin ez dituenei) eta berenberegi 55 urtetik gorakoei zuzendutako musikearen zabalpenerako jardunaldiok Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan egingo dira aitaturiko lau egunetan, 17:30etatik 19:00etara. Mercedes Albaina irakaslea izango da jardunaldietako irakaslea. Goi mailako musika ikasketak izateaz gan, Psikologian eta Pedagogian lizentziatua be bada Albaina.

Jardunaldi honeekaz, Alhondiga Bilbaok pauso barriak emon gura ditu musikea eta bere sekretuak herritarrei hurreratzeko bidean, eta urian antolatzen diran kontzertuetan gehiago gozau ahal izateko tresnak eskaini nahi dizkie bilbotarrei.

Jardunaldi berezi honeetan izena emon eta Santa Zezilia holan ospatu gura dabenek web orrialdean daukie horretarako aukerea: www.alhondigabilbao.com helbidean. Izena emoteko orria faxez bialdu behar da 94 470 29 15 zenbakira. Matrikulea 50 eurokoa izango da parte-hartzaile arruntentzat; 25 eurokoa lanbakoentzako, jubilatuentzako eta pentsinodunentzako; eta 5 eurokoa oinarrizko errentea kobretan dabenentzako.

Matrikulearen prezioan Bilbao Orkestra Sinfonikoaren Gabonetako Kontzerturako sarrera bat be sartzen da; kontzertu hori Euskalduna Jauregian izango da abenduaren 18an. Gainera, sarreradunek bisita gidatua egingo dabe Euskalduna ezagutzeko, eta kontzertuaren aurretik, berau azaltzeko hitzaldia izango dabe.

Alhondiga Bilbaok Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Juan Crisostomo de Arriaga Udal Kontserbatorioa izan ditu lagun ekimena antolatzerakoan, eta zentroak uriko aisialdia eta kulturea sustatzeko estrategiaren barruan kokatuta dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu