‘Kafea eta galletak’ Gernikan
2008-10-30 17:37 MusikeaDiskoen entzunaldiak egiteko asmoagaz jaio da ‘Kafea eta galletak’ izeneko proiektua. Hain zuzen be, hileko lehenengo zapatuetan izango da hitzordua Gernikako Gaztetxean (Seber Altube auditorioko eskoletan), disko bat entzun eta komentetako.
Diskoen entzunaldiak egiteko asmoagaz jaio da ‘Kafea eta galletak’ izeneko proiektua. Hain zuzen be, hileko lehenengo zapatuetan izango da hitzordua Gernikako Gaztetxean (Seber Altube auditorioko eskoletan), disko bat entzun eta komentetako. Alde batetik, egitasmoak helburu didaktikoa dauka, jenteak ezagutu ohi ez dituan disko garrantzitsu zenbait ezagutarazo nahi baitira. Bestetik, disko horreek baldintza egokietan entzuteko aukerea eskaini gura da, hainbat zapatutako bazkalosteak kafea eta galletakaz gozetako.
Horrenbestez, datorren zemendiaren 1ean, zapatuan, lehenengo audizinoa izango da, arratsaldeko 17:00etan. Slint taldearen Spiderland diskoa izan da saio honeei hasierea emoteko aukeratutako galleta. 1991ean Touch and Go diskoetxeak argitaratutako diskoa ezinbestekotzat jo izan dabe askok 90. hamarkadako post-rock musika mueta ulertu ahal izateko.
Saio bakotxean entzungo dan diskoa girotze aldera, diskoa ondo ezagutzen dauen persona batek testu bat idatziko dau eta bertan banatuko da, diskoari jagokon fitxa teknikoagaz batera. Slinten diskoa aurkezteko, Valentziako Fernando Junquerak (Negro) propio idatzitako testu bat erabiliko da.
Zapatukoa lehenengo saioa danez, eta bereziagoa izan daiten, entzunaldiaren ostean (arratsaldeko 19:00etan) Xabier Montoiaren kontzertua izango da areto berean. Hainbat urtetan kontzerturik emon barik egon ostean, bueltan da gasteiztarra. Kontzertuan hirukote formazinoa agertuko da, modu semiakustikoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!