Kauta taldeak 'Isladak' izeneko hirugarren diskoa plazaratu dau
2008-10-30 14:55 MusikeaMikel Moreno (ahotsa eta gitarrea), Adrian Elustondo (bajua) eta Gorka Mendizabal (bateria) musikariek osotutako Kauta taldeak 'Isladak' izeneko diskoa argitaratu dabe. Taldearen hirugarren lana da, 'Izan Zaitez Zu' eta 'Biluzik' lanen ostean ataratakoa. Oraingoan, Atxeh Independent Records diskoetxe barriagaz atara dabe.
Mikel Moreno (ahotsa eta gitarrea), Adrian Elustondo (bajua) eta Gorka Mendizabal (bateria) musikariek osotutako Kauta taldeak 'Isladak' izeneko diskoa argitaratu dabe. Taldearen hirugarren lana da, 'Izan Zaitez Zu' eta 'Biluzik' lanen ostean ataratakoa. Oraingoan, Atxeh Independent Records diskoetxe barriagaz atara dabe.
Kautak hamaika kanta aurkezten deuskuz: 'gitarra disonanteak, ahots melodikoak eta oinarri erritmiko indartsuak armonia perfektuan'. Berbek be dimensino berezia dabe, bertoko gaiak eta mundu zabalekoak jorratzen ditue.
Diskoa Wheel Sound estudioan grabauta dago, Cerdanyola del Valles-en, eta Ultramarinos estudioan nahastauta, Sant Feliu de Guixols-en, Katalunian biak be. Diskoetxearen ordezkarien esanetan, 'disko hau perfektua da 7 urteren ostean Kauta hirukotea euren ingurutik harago ezaguna izateko'.
Kontzertuak
2008-12-06: Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.
2008-12-12: Donostiko Doka Antzokian.
2008-12-13: Leitzako polikiroldegian.
2008-12-20: Gasteizko Azkena aretoan.
2008-12-27: Vianako Polikiroldegian.
2009-01-10: Berriobeitiko Plazaola Poligonoko karpan.
2009-01-22: Bilboko Kafe Antzokian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!