AC/DC taldeak BECen joko dau apirilaren 4an

Bizkaie! 2008-10-31 15:44   Musikea

AC/DC talde australiarra Bartzelona eta Madrilen kontzertuak emon ostean, Barakaldora etorriko da apirilaren 4an. Hitzordua Barakaldoko BECeko Bizkaia Arenan izango da.

AC/DC talde australiarra Bartzelona eta Madrilen kontzertuak emon ostean, Barakaldora etorriko da apirilaren 4an. Hitzordua Barakaldoko BECeko Bizkaia Arenan izango da.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputadu nagusiak jakinarazo dauenez, kontzertua Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta BBK-k sustatutakoa da.

'Stiff upper lip' diskoa plazaratu eta zortzi urteko isilunearen ondoren, taldeak urriaren 21ean kaleratutako 'Black Ice' diskoa aurkeztuko dau mundu osoa zeharkatuko dauen biran. AC/DCk asteon ekin deutso bira erraldoi horri AEBetan eta Ipar Ameriketan hainbat hiletan ibili ostean, zezeilean egingo dabe salto Europara.

Kontuak kontu, oraindino ez dabe sarreren salmenteari buruzko daturik emon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu