Mikel Laboak Urrezko Domina jasoko dau abenduaren 23an
2008-11-12 10:03 MusikeaGipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, Mikel Laboak Urrezko Domina jasoko dau. Domina horrek, Markel Olano Diputadu Nagusiaren ustez, autorpen eta omenaldi bat izan gura dau, 'gure ikur eta sinbolo nagusietako bat dan sortzaileari, euskal kulturearen biziraupenaren eta bilakaeraren lekuko izan dan persona bati egindako autorpena'.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, Mikel Laboak Urrezko Domina jasoko dau. Domina horrek, Markel Olano Diputadu Nagusiaren ustez, autorpen eta omenaldi bat izan gura dau, 'gure ikur eta sinbolo nagusietako bat dan sortzaileari, euskal kulturearen biziraupenaren eta bilakaeraren lekuko izan dan persona bati egindako autorpena'.
Mikel Laboak bere lanean tradizinoa eta abangoardia buztartu ditu, bere musika belaunaldi gazteei be zuzenduz. Sorkuntza-lan guztiz berezia lortu dau, modernoa eta, aldi berean, guztiz herrikoia.
Sari honegaz, lehenengo personea, sortzailea omendu gura dau Gipuzkoako Foru Aldundiak eta, gero, artista eta intelektualen mobimentu zabal bati, 'honezkero gure ondarearen eta nortasunaren parte diran emoitzak eskaini dituelako, euskeraz eta euskal kulturearen barrutik sortutakoak'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!