Hamahirugarren eta azken 'The Pub Ibiltaria' aurkeztu dau Oskorrik

Bizkaie! 2008-11-12 14:41   Musikea

Hamahirugarrena. Hamahirugarrena eta azkena. Oskorrik The Pub Ibiltaria abenturearen azken lana izango dana aurkeztu dau gaur Bilbon. Izango danaren aurrekari moduan, Santo Tomas egunaren bezperan (aurten egun bat lehenago ospatuko baita, abenduaren 20an hain zuzen be) taldeak hainbat herritako musikarigaz batera grabauko dituan kanten barri emon dau Natxo de Felipek, alboan Antton Latxa dauela.

Hamairugarrena. Hamairugarrena eta azkena. Oskorrik The Pub Ibiltaria abenturearen azken lana izango dana aurkeztu dau gaur Bilbon. Izango danaren aurrekari moduan, Santo Tomas egunaren bezperan (aurten egun bat lehenago ospatuko baita, abenduaren 20an hain zuzen be) taldeak hainbat herritako musikarigaz batera grabauko dituan kanten barri emon dau Natxo de Felipek, alboan Antton Latxa dauela.

Orain dala hamahiru urte, musika tresnaren bat joten ekian edota ikasten ebilen edozeinek bere abileziak praktikan jarteko aukerea eskaini eban, lehenengoz, Oskorrik. Zitea Santo Tomas egunean egin eben. Tartean, kantetea gustetan jakenak be batu ziran eta, alkarregaz, 'The Pub Ibiltaria' ekimenaren lehenengo diskoa sortu zan. Orain, hamahiru urte geroago, ibilbideari amaierea emotea erabagi dau Oskorrik, 'guretzat, disko batean jasoteko mailea daukien kantak honezkero batu ditugulako'. Amaiereari ez jakola dramatismorik ganeratu behar azpimarratu dau Natxo de Felipek, 'aurrerantzean, gustuko doguzan hamazortzi kanta batu ezkero, barriro egin geinkelako'.

Nobedadeen artean, 'Tras triskilis tras, gaur dogu Gabon' kantea aitatu behar da, 'Bilboko Alde Zaharreko antxinako gauzen denda batean topautako kantea da'. Tartean, 'Auzoan zer berri den' kanta satirikoa; 'Andre nobia', 'Eguzki denean' eta 'San Juan ante Porta Letaña' kanta ezagunak entzuteko eta kantetako aukerea be egongo da Gabon bueltan. Kanta tristeak be egongo dira, hala nola, 'Teruelgo bataila'.

Autore ezagunen kanta batzuk be badagoz, berbarako, J. B. Elizanburu poeta lapurtarraren 'Fortuna erori zait'; Xalbadorren 'Negarra begian'; edota Xenpelar bertsolariaren 'Pasaiako plazatik' ezaguna, 'jatorrizko erritmoa zein dan jakitea horrenbeste kostau jakun kantea'.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu