Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskoleak hamar ikastaro berezi eskainiko ditu

Bizkaie! 2008-11-17 14:52   Musikea

Musika animazinoa, gitarra akonpainamentua, perkusinoa ume eta nagusientzako, panderoa, txalapartearen hasiera ikastaroa, ahots teknikak, ume antzerkia, gaitea eta batukadearen ganekoak izango dira ikastaroak.

Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak teoria eta praktika batzen dituen hamar ikastaro monografiko eskainiko ditu. Musika animazinoa, gitarra akonpainamentua, perkusinoa ume eta nagusientzako, panderoa, txalapartearen hasiera ikastaroa, ahots teknikak, ume antzerkia, gaitea eta batukadaren ganekoak izango dira ikastaroak.

Honezkero, izena emoteko epea zabalik dago, 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara, eskolan bertan. Ikastaro bakotxean hamar ikasle izango dira gehienez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu