Getxoko Jazzaldiaren 2009ko Talde Lehiaketan izena emoteko epea zabalik dago
2008-11-10 14:51 MusikeaGetxoko XXXIII. Nazinoarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketan izena emoteko epea dagoeneko hasi da. Lehiaketea 2009ko garagarrilaren 1etik 5era egingo da eta horretan parte hartu nahi daben talde guztiek datorren urteko zezeilaren 14ra arte emon leike izena.
Getxoko XXXIII. Nazinoarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketan izena emoteko epea dagoeneko hasi da. Lehiaketea 2009ko garagarrilaren 1etik 5era egingo da eta horretan parte hartu nahi daben talde guztiek datorren urteko zezeilaren 14ra arte emon leike izena.
Antolatzaileek prentsa ohar bidez gaur jakinarazo dabenez, jazz musikea joten dauen Europako edozein talde aurkez daiteke lehiaketara, joera edo estiloa edozein izanda be. Parte hartzeko gehienezko edadea 30 urtekoa da, 2009. urtean betetekoa eta inskribiduteko orduan egiaztatu beharrekoa.
Parte hartzeko eskabide-orriei, taldearen kalidadearen egiaztagarri izan daitekeen edozelako materia erantsiko jake; taldeak grabautako CD bat eta kalidade oneko argazki bat erabat ezinbestekoak dira.
Behin eskabide guztiak jasota, Getxoko Jazzaldiaren epaimahaiak hautagaien behin-betiko aukeraketea egingo dau martian. Hil horretan bertan finalean parte hartuko daben taldeen izenak jakinarazoko dira. Ohikoa danez, aukeratutako lau finalistek esku-dirua jasoko dabe, 1.000 eta 2.000 euro artekoa, kontzeptu guztiak barruan (bidaia, egile-eskubideak eta abar), eta egonaldia antolakuntzearen esku egongo da.
Finalista bakotxak jaialdiko lehenengo lau egunetan parte hartuko dau eta irabazleak barriro joko dau azken egunean. Sariei jagokenez, 3.000 euro jasoko ditue irabazleek eta disko bat grabauko jake zuzenean; horrezaz gan, irabazleek CD bat grabauko dabe zuzenean. Bigarren sariari 1.200 euro jagokoz eta, azkenik, bakarlaririk onenak 600 euro irabaziko ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!