Nazinoarteko 121 ahotsek parte hartuko dabe Bilboko Kantu Lehiaketan

Bizkaie! 2008-11-10 14:34   Musikea

Zemendiaren 13tik 20ra bitartean, 26 herrialdetatik etorritako 121 ahots izango dira entzungai Bilboko Arriaga Antzokian urte birik behin egiten dan XII. Bilboko Nazinoarteko Kantu Lehiaketeari esker. Ahots horreek ahots lirikoak dira eta, tartean, baxuak, tenoreak, kontra-tenoreak, mezzo-sopranoak... dagoz.

Zemendiaren 13tik 20ra bitartean, 26 herrialdetatik etorritako 121 ahots izango dira entzungai Bilboko Arriaga Antzokian urte birik behin egiten dan XII. Bilboko Nazinoarteko Kantu Lehiaketeari esker. Ahots horreek ahots lirikoak dira eta, tartean, baxuak, tenoreak, kontra-tenoreak, mezzo-sopranoak... dagoz. Ekitaldiaren aurkezpen prentsaurrekoan Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadua; lehiaketako presidente María Luisa Benuy; eta Santos Ariño, lehiaketea antolatzen dauen alkarteko kidea izan dira.

'Bizkaiko kultur ekitaldien artean klasiko bihurtu dira honezkero Bilboko Nazinoarteko Kantu Lehiaketak', azaldu dau Ariztondok. Kanta lirikoez gozetako lehenengo aukerea zemendiaren 15ean izango da, 15:30ean, 'Sociedad Filarmónica' aretoan. Egun horretan lehenengo kanporaketa saioa egingo da. Hurrengo bi egunetan, ordu berean eta leku berean, bigarren eta hirugarren kanporaketa saioak egingo dira. Finalaurrekoa zemendiaren 19an izango da Arriaga antzokian (16:00) eta final handia 22an, 19:00etan, Arriagan baita. Kanporaketak eta finalaurrea doban ikus daitekez.

Ariñok epaimahaikideak nortzuk izango diran aitatu dau, 'izan be, nazinoarte mailan lirikearen munduan ospe eta pisu handia daben izenak dira'. Holan, epaimahaiburua Gabriella Tucci soprano italiarra izango da eta, beragaz batera, Teresa Zylis-Gara soprano eta kanta irakaslea egongo da. Tartean, dozena erdi epaimahaikide baino gehiago egongo dira eta idazkari lanak Maria Bravok egingo ditu.

Aitagarria da nazinoarteko kideen partaidetzea eta, berenberegi, Hego-Koreatik etorriko diranena, 'herrialde horretako tradizinoan oso errotuta baitago lirikea', azaldu dau Ariñok.


Sariak

Emakumezkoen zein gizonezkoen kategorian, irabazleek 7.200 euroko saria eta bigarren sailkatzen diranek 4.500 eurokoa lortuko ditue. Sari horreek Bilboko Udalak sustaturiko ikasketa-bekatan gauzatuko dira.

Bestalde, hainbat sari berezi be egongo dira, datorren denporaldian kontzerturen batean parte hartzeko eskaintzak batez be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu