Salgai honezkero 'Asthmatic Lion Sound Systema', Fermin Muguruzaren lan barria

Bizkaie! 2008-10-31 10:54   Musikea

Fermin Muguruzak gaur, barikua, argitaratuko dau 'Asthmatic Lion Sound Systema' disko barria. Muguruzaren disko barrira munduko zenbait uritan egindako grabazinoak batu ditu eta uri horreetako zenbait musikarik eta kantarik hartu dabe parte kantuetan.

Bidaia-liburuen antzekoa da disko barria eta Irun, Berlin, Nueva York, Tokio, Kingston, Dublin, Jerusalem, Paris, Madril, Kuala Lumpur, Niamey, Quito, Bartzelona, Mosku, Tolosa eta Erroma urietan jasotako soinuak batu ditu. Kolaboratzaileen zerrendan, besteak beste, Manu Chao, Bad Sound System, Rossy de Palma, Maria de Medeiros, Ojos de Brujo taldeko Marina, Asian Dub Foundationeko Al Rumjen, Slackerseko Dave Hillyard eta Sorkun nabarmendu behar dira.

Arlo teknikoari jagokonez, oraingoan be Angel G. Katarain soinu-injinerua izan dau alboan irundarrak mundu osoko doinuak batzen dituan soinu sistemea osotzerakoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu