'Gu gira', gure iraganaren frutua, gure etorkizuneko hazia
2008-10-10 15:29 Musikea'Gu gira' Elkar diskoetxearen azken frutua gaur aurkeztu dabe Bilbon, EITBren egoitza nagusian, disko-bilduma bikotxean (danetara, 50 kantu batu ditue) protagonista diran batzuk bertan zirala, besteak beste, Gontzal Mendibil, Niko Etxart eta Iñaki Eizmendi. Hirurak kantuan entzuteko aukerea izan da.
'Gu gira' Elkar diskoetxearen azken frutua gaur aurkeztu dabe Bilbon, EITBren egoitza nagusian, disko-bilduma bikotxean (danetara, 50 kantu batu ditue) protagonista diran batzuk bertan izan dirala, besteak beste, Gontzal Mendibil eta Niko Etxart. Niko Etxart kantuan entuteko aukerea be izan da.
'Badira milaka modu historia kontetako, milaka ikuspegi jazoerei begiratzeko. Danen artean, garai historiko bategaz lotutako kantutegi esanguratsua erabiltea da, duda barik, urte horreen mamina laburtzeko erarik hubkigarrieba.
Kantuen bidez bihotzean gordeta dogun oroimenen kutxa zabaltzen da, sasoi bateko une biziak gogoratuz, orduko sentipenak eta sentsazinoak gaurkora ekarriz. Bilduma honen helburua, hain zuzen, euskal identidadearen berpizkundearen inguruko urteak gogora ekartea da, orduko euskal gizartearen eta euskaltzaletasunaren taupadak, kezkak, aldarrikapenak eta birkontetea, orduko zenbait kantu enblematikoren bidez.
'Gu gira' bildumara batutako kantu batzuk ez dira oraindino CD euskarrian kaleratu, nahiz eta bere garaian kantuok gure errealidadea markau eben eta bizi-bizi gordetan diran gure memoria historikoan.
Kantarietako batzuk (Estitxu, Imanol Larzabal, Lourdes Iriondo...) ez dagoz honezkero gure artean, betiko joan dira, baina danontzat sekulako ondarea itxita'.
Kontuak kontu, Elkar diskoetxea eta Radio Euskadiren arteko hartu-emonetatik sortu da diskoa, irratiaren XXV. urteurrenaren harian.
'Ez dago Euskal Herriko geografian gerizpe bat diskoan parte hartu daben kantariez ez dakienik' esaldiagaz hasi dau aurkezpena EiTB taldeko irratien zuzendari Julian Belokik. 'Hainbat urtetako ibilbide horretan, irratiek zeresan handia izan dabe, irratia eta musikea beti joan baitira eskutik'. Horregaitik, kanta eta kanta artean, irratiko korte batzuk be entzuten dira, sasoi batekoak.
Radio Euskadiko ordezkari moduan Anjel Lopez izan da: 'disko honetan, Radio Euskadi jaio zanean, orain dala 25 urte, entzuten zan musikea jaso dogu', azaldu dau. 'Etorkizunari begira gagoz baina lehenaldian jazotakoa ahaztu barik'. Elkar diskoetxeko Angel Valdesek be bide beretik jo dau, hau da, lehenaldia eta orainaldia maila berean jarri eta honakoa esan dau: 'aurkeztera gatozan diskoak, musikeaz gan, historia dakar'.
Diskoan batzen diran kanta danek autore ezagunak izan arren, kantak eurak 'herriak bere egin ditu, herriarenak dira honezkero, eta hori da garrantzitsuena', azaldu dau Gontzal Mendibilek.
Eta, zelan ez, gitarrea eskuan hartu eta musikari bakotxak bere kanta mitikoena jo dau. Holan, Niko Etxartek 'Eperrak' abestuz jarri dau publikoa kantetan eta ostean Euskal Rock'Roll jo dau. Gontzal Mendibilek gogo biziz eskaini dau 'Bagare' kantea eta, azkenik, Iñaki Eizmendik 'Urtarrillaren 28. eguna' jo dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!