'Oztopo guztien gainetik' Pog Mo Thon taldearen lan barria laster

Bizkaie! 2008-10-02 14:33   Musikea

Zemendiaren amaieran kaleratuko dau Pog Mo Thon taldeak bere ibilbideko hirugarren diskoa. 'Oztopo Guztien Gainetik' izango da bere izenburua eta 12 kantu izango ditu.

Zemendiaren amaieran kaleratuko dau Pog Mo Thon taldeak bere ibilbideko hirugarren diskoa. 'Oztopo Guztien Gainetik' izango da bere izenburua eta 12 kantu izango ditu. Lan barri honetan be PiLT taldeko kide batek parte hartu dau. Kasu honetan, Aitor Abiok teklatua sartu dau bi abestitan.

Grabazinoa zein nahasketa lanak Amasako IZ estudioan Haritz Harreguygaz egin ondoren, Mungiako taldeak Milaneko Nautilus estudioan masterizauko dau diskoa. Antonio Baglio (Laura Pausini, Miguel Bose, Eros Ramazzotti, ...) arduratuko da lan horretaz hilebete honetan. Azkenik, aitatu bezela, diskoa zemendian argitaratuko dabe Babel Musik diskoetxeagaz.

Argitalpenaren zein taldearen inguruan gehiago jakiteko sartu euren myspace atarian

www.pogmothon.com
www.myspace.com/pogmothonband

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu