'Euskal Herriko Musikarik Onena', Euskal Herriko Diskoetxeen Alkartearen lehenengo emoitza diskografikoa

Bizkaie! 2008-09-23 15:59   Musikea

'Euskal Herriko Musikarik Onena' bilduma diskoan, danetara 22 kantu dagoz, igazko irailetik aurtengo irailera bitartean, urtebeteko tartean, alkartera batutako diskoetxeen emoitzetako batzuk, besteak beste, Ken Zazpiren 'Gauaren argiak', Laurobaren 'Ume izan', Benito Lertxundiren 'Mirotzak', Gontzal Mendibilen 'Zuri so'eta Alos Quarteten 'A ragtime'.

2003ko amaiera aldera sortu eta, beraz, lau urte bete dituan arren, jentaurreko lehenengo aurkezpena egin dau gaur Euskal Herriko Diskoetxeen Alkarteak, alde batetik, egoereran barri emoteko eta, bestetik, zabalkundeari begira, alkartera batutako diskoetxeen emoitzen bildumea aurkezteko. Aurkezpenean izan dira, besteak beste, oraintsura arte alkarteko buru izan dan Anjel Valdes eta beronen lekua hartu dauen Marino Goñi.

Gaur egun, hamar diskoetxe dagoz alkartean: Agorila (Lapurdi), Ausart (Gipuzkoa), Elkar (Gipuzkoa), Etxe-Ondo (Nafarroa), Gor (Nafarroa), GP Producciones. ES3 Records (Gipuzkoa), Ibaizabal (Bizkaia), Keinu (Bizkaia). No-CD Rekords. Syntorama (Gipuzkoa) eta Oihuka (Gipuzkoa).

'Euskal Herriko Musikarik Onena' bilduma diskoan, danetara 22 kantu dagoz, igazko irailetik aurtengo irailera bitartean, urtebeteko tartean, alkartera batutako diskoetxeen emoitzetako batzuk, besteak beste, Ken Zazpiren 'Gauaren argiak', Laurobaren 'Ume izan', Benito Lertxundiren 'Mirotzak', Gontzal Mendibilen 'Zuri so'eta Alos Quarteten 'A ragtime'.

Internet eta teknologia barriek ekarri eben iraultzeak eraginda, 2000. urtean, milurtekoaren aldaketeagaz batera, diskoetxeek merkatua galtzen hasi ziranean, alkartea sortzeko beharra, indarrak metatzearen beharra ikusi eta, esandako moduan, 2004an sortu zan EHDE, diskoetxeen arteko orekearen bila eta, beti be, alkartera batutako hamar diskoetxeen artean diran gorabeheren aurrean, 'batzen gaituen puntuen bila eta ondorio nagusia izan da edukinen produktore garela, inportanteena mezua dala, mezu horren zabalkunderako bideak asko izan arren', Anjel Valdesek adierazo dauenez.

Azken buruan, EHDEk azken urtebetean produkzinoari buruz egindako lehenengo azterketearen datuak ezagutarazo ditue. Gauzak holan dirala, zigilu guztien artean argitaratutako erreferentziak, danetara 77 izan dira; fabrikautako ale kopurua, danetara, 179.688 izan da; osotara saldutako ale kopurua: 122.149 (% 68) eta produkzinoa, hizkuntzatan sailkatua: euskeraz 55 disko (% 71'5), erderaz (gaztelaniaz, katalanez, frantsezez, alemanez): 12 disko (% 15'5) eta instrumentalak, barriz, 10 disko (% 13).

Bestalde, salmenta bideei buruz, gaur gaurkoz, ohiko salmenta erak nagusitzen dira: disko dendak (berezitutako dendak zein musika kate-dendak), merkatal gune handietako musika sailak eta musika azokak. Banakuntza honen bitartez, salmentaren % 80-90 egiten da, zigiluen ezaugarrien arabera.

Bigarren salmenta era garrantzitsua salmenta zuzena da: korreoz, enkarguz egindako diskoak, bezeroen zerrenda bidez banatutako diskoak. Era berean, gero eta handiagoa da taldeek eurek zuzeneko kontzertuetan saltzen dituen aleen kopurua.

Ia katalogo guztiak digitalizatuak izan erren, Internet bidez saldutako kopurua, kantuz kantu zein disko osoak, oraindino be % 10 ingurukoa dala esan daiteke, honetan be zigiluen araberako portzentajea oso desbardina dalarik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu