Korrontzik Getxo Folk jaialdian grabautako zuzenekoak argia ikusi dau
2008-12-02 14:57 MusikeaIrailaren 4an, Getxo Folk jaialdiaren barruan, Korrontzi taldeak bigarren diskoa grabau eban, zuzenekoa. Orain, lan horrek argia ikusi dau (Baga-biga), CD eta DVD formatuan, 'jenteari gure lana helarazoteko eta, gura dauenak, kontzertua etxean trankil-trankil ikusteko', zehaztu dau Agus Barandiaranek.
Irailaren 4an, Getxo Folk jaialdiaren barruan, Korrontzi taldeak bigarren diskoa grabau eban, zuzenekoa. Orain, lan horrek argia ikusi dau (Baga-biga), CD eta DVD formatuan, 'jenteari gure lana helarazoteko eta, gura dauenak, kontzertua etxean trankil-trankil ikusteko', zehaztu dau Agus Barandiaranek. Trikitixea joteaz gan, kantak sortu eta abestu egiten ditu Barandiaranek. Beragaz batera, honako honeek osotzen dabe Korrontzi: Iker Lope de Bergara (alboka, albokotea, whistleak, zeharkako flauta, panderoa, txistua, xirula eta koruak), Ander Hurtado de Saratxo (bateria eta kutxa), Kike Mora (bajua), Alberto Rodriguez (gitarra akustikoa eta mandolina) eta Mikel Romero (gitarra akustikoa, gitarra klasikoa, bouzukia, mandolina eta koruak).
Halanda be, Getxon, taula ganean musikari askozaz gehiago izan ziran, konbidadu moduan: Mikel Urdangarinek 'Panderotxoa' eta 'Ametsak' abestietan abestu eban; Galiziako Faltriqueira taldeak ahotsa eta panderoen doinuak jarri zituan 'Aitxitxe mukurrunduko' eta 'Akelarre' abestietan; Jorge Arribas-ek (La Musgaña) trikia jo eban 'Xoxua' abestian; Maya anaiek 'Laiotz eta 'Urrutxu' kantetan jantzan egiten dabe; Susana Seivane-k gaitea joten dau 'Ataungo ardi beltza' abestian; eta, azkenik, Xabi Sarria-k (Obrint Pas) ahotsa jarri deutso 'Akelarre' abestiari.
Horrenbeste artistaz osoturiko lanak bikaintasunetik hur egoten dira eta horrelakoa da, hain zuzen be, Korrontziren 'Getxo' izeneko zuzeneko diskoa: bikaina. Tartean, zelan ez, teknikariek be euren lana egin dabe, Cesar Ibarretxek eta Jean Phocas-ek. Tradizinoa, alaitasuna eta folk musikea munduan zabaltzeko gogoa buztartu guran, 'jenteari zertarako kapazak garan erakusteko egin dogu zuzeneko diskoa eta DVDa, ez etapa bati amaierea emoteko edota bilduma bat egiteko', zehaztu dau Barandiaranek. DVD horretan, jaialdian grabautako kontzertuaren irudiak ikusten dira. Soinu alaiak eta jantzagarriak be entzun daitekez, kanta berezi eta pasionalakaz tartekatuta.
Argitaratutako diskoan, lehenengo diskoko kantak be agiri dira eta, beraz, bilduma moduan be har geinke lan barri hau. 'Pozik gagoz, gogor lan egin ostean emoitza asko gustau jaku; denpora asko behar da diskoa atarateko: kantak egin, zuzenekoa preparau, kolaboratzaileakaz alkarlana bideratu, zuzenekoa grabau, ondorengo produkzinoa, edizinoa...'.
Marta Herrera Getxo Folk ekimeneko zuzendariari eskerrak emon deutsoz Barandiaranek Korrontzik jaialdian beti izan dauelako tartetxua; baina, Herrerak esker horreek bueltau deutsoz, ohorea jaialdiarena dala esanaz, 'Korrontziren proiektuak benetan bikainak diralako eta helburu moduan zehazten daben guztia lortzen dabelako'.
Orain arte, Korrontzik eskainitako kontzertu gehienak gure mugetatik kanpo izan dira eta, hainbat jaialditan, lehenengo saria jaso dabe, 2006an Malagako Eurofolk Jaialdian berbarako. Alemanian eta Irlandan be izan dira eta euren helburua folk musikea han edo hemen zabaltzea izan arren, etxean be tartetxua egin behar deutsegu, merezidu dabe eta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!