Jaularitzeak 702.000 eurogaz lagundu dau Kepa Junkeraren 'Etxea' proiektua
2008-11-19 10:29 MusikeaEuskal musikea barritzea eta kanpora zabaltzea eta interkulturalidadea bultzatzea helburu dauen Kepa Junkera musikariak aurkeztutako egitasmoari babesa emotea erabagi dau Jaurlaritzeak. 'Junkerak euskal musikea buztartuko dau kontinenteen arteko bidaian, beste musika eta musikariakaz, sorkuntzea bultzatuz eta kultura, gizarte eta personen arteko hartu-emonak sustatuz'.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak euskal musikea barritzea eta kanpora zabaltzea eta interkulturalidadea bultzatzea helburu dauen Kepa Junkera musikariak aurkeztutako egitasmoari babesa emotea erabagi dau. Holan, 2008, 2009 eta 2010ean gauzatuko dan egitasmo horretarako, Kultura Sailak eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak danetara 702.000 euro bideratuko ditue; horreetatik 472.000 euro Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak jarriko ditu eta Kultura Sailak beste 232.000 euro.
Egitasmo honen barruan, Kepa Junkera musikariak interkulturalidadea, euskal musikearen kanpo-zabalpena eta musikearen beraren barritzea helburu daben hiru disko batzen dituan egitasmoa jarri dau martxan. Ganera, hiru disko horreei lotutako ekintzak eta Euskadin zein kanpoan garatuko diran kontzertuak be batzen dira egitasmoan.
'Junkerak euskal musikea buztartuko dau kontinenteen arteko bidaian, beste musika eta musikariakaz, sorkuntzea bultzatuz eta kultura, gizarte eta personen arteko hartu-emonak sustatuz'. Musikari bilbotarrak argitaratu barri dauen 'Etxea' diskoa da egitasmo honen lehenengo emoitza, hiru urtean luzatuko dana.
Eusko Jaurlaritzearen arabera, egitasmo hori 'guztiz bat dator' Kultura Sailak eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak bere zereginetan dituen helburuakaz, 'kulturearen sustapen eta garapenaren ikuspegitik eta kulturen eta personen arteko hartu-emonen garapenaren aldetik'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!