Badator 'Kafea eta Galletak' ekimenaren 2. saioa

Bizkaie! 2008-12-04 10:09   Musikea

Zapatu honetan, abenduaren 6an, Kafea eta galletak ekimenaren bigarren saioa izango da Gernikako Gaztetxean. Ekimena orain hilebete jaio zan, hilean behin disko-entzunaldi bat egiteko asmoagaz.

Zapatu honetan, abenduaren 6an, Kafea eta galletak ekimenaren bigarren saioa izango da Gernikako Gaztetxean. Ekimena orain hilebete jaio zan, hilean behin disko-entzunaldi bat egiteko asmoagaz. Lehenengo saio haretan Xabier Montoiaren kontzertua izan zan entzunaldiagaz batera aurkezpen moduan, baina esperientzia polita izan zanez, hemendik aurrera be entzunaldi bakotxagaz kontzertu bat preparauko dabe antolatzaileek. Era horretara, zelan edo halan entzungai egongo dan diskoagaz loturea dauen kontzertua izango da, bai diskoaren antzeko estilokoa dalako, bai diskoari buruzko testua taldekideren batek egin dauelako, bai bestelako edozein arrazoirengaitik.

Oraingo honetan, Neil Young-en Tonight's the night diskoa entzungo dogu Pasealekuko eskoletan, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Neil Young musikari kanadiarra 1945ean jaio zan, eta 1968. urtean argitaratu eban bakarkako lehen lana. Ordutik, 30 disko baino gehiago kaleratu ditu. Entzungo dogun diskoa 1975ean argitaratu eutson Reprise diskoetxeak, 1973tik grabauta eukan arren. Ordurako, Neil Youngek Harvest edota After the Gold Rush arrakastatsuak zituan, eta diskoetxeari ez jakon nahikoa salgarria iruditu entzungo dogun diskoa. Diskoetxeak Harvest berrargitaratu nahi ebala esan eutsonean, hauxe erantzun eban Youngek: 'Nire diskorik arrakastatsuena (Harvest) berrargitaratu nahi badozue, nire diskorik onena argitaratzea nahi dot'. Entzungo dogun diskoaz ari zan.

Aurreko saioan bezela, oraingoan be diskoari buruzko testua idatzi dau diskoa entzuteko aukeratu dauen personeak. Kasu honetan, Manett taldeko Diego Rodriguezek idatzi dau testua. Gainera, entzunaldiaren ostean, Manett taldeak berak joko dau, arratsaldeko 19:00etan. Bilboko talde honek musika amerikarra egiten dau, eta Neil Young beraren, Will Oldhamen eta abarren eraginak ditu.


Egitaraua:

17:30etan, disko entzunaldia: Neil Young: Tonight's the night.
19:00etan, kontzertua: Manett (Bilbo)

Kontzerturako sarrera 3€koa izango da.

www.blogari.net/kafea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu