Oskorrik Madrileko Udal Musika Bandeagaz joko dau abenduaren 2an

Bizkaie! 2008-11-20 10:41   Musikea

Kontzertua 2008ko abenduaren 2an izango da Madrileko Teatro Monumental aretoan. Kontzertuaren nondik norakoak Madrilen aurkeztuko ditue, zemendiaren 25ean, komunikabideen aurrean.

Zemendiaren 25ean, martitzena, goizeko 10:30ean Oskorri euskal musika taldeak komunikabideen aurrean aurkeztuko dau abenduaren 2an Madrileko Udal Musika Banda Sinfonikoagaz egingo dauen ekitaldia. Aurkezpenean, Oskorri taldekoak, Natxo de Felipe buru dala, Madrileko Bandako ordezkariak eta Garcia Asensio maisua izango dira.

Oskorri 1972an sortu zan eta, harrezkero, hasierako helburu musikalei leial eutsi deutse. 35 urtetik gorako ibilbidea, 28 disko, milaka kontzertu, eta orain, Bandeagaz batera zuzenean, musika bandentzat berenberegi moldatutako kanten bilduma ederra aurkeztuko dau.

Kontzertua 2008ko abenduaren 2an izango da Madrileko Teatro Monumental aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu