Ari Lehtonen finlandiar soinujolea, Naroa Intxausti sopranoa eta Mario Lerena pianojoleak Bilbon

Bizkaie! 2008-12-03 13:23   Musikea

Ari Lehtonen soinujolea, Naroa Intxausti sopranoa eta Mario Lerena pianujolea izango dira protagonista BilbaoMusikako Gazte Interpreteen Kontzertu Zikloan, abenduaren 4an eta 19an. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak babesturik, lehiaketa honek musikari gazteen karrera musikala bultzatzea dau helburu. Dobako kontzertuak La Galera eraikinean izango dira (Sorkunde, 8) arratsaldeko 19:00etan.

Ari Lehtonen soinujolea, Naroa Intxausti sopranoa eta Mario Lerena pianujolea izango dira protagonista BilbaoMusikako Gazte Interpreteen Kontzertu Zikloan, abenduaren 4an eta 19an. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak babesturik, lehiaketa honek musikari gazteen karrera musikala bultzatzea dau helburu. Dobako kontzertuak La Galera eraikinean izango dira (Sorkunde, 8) arratsaldeko 19:00etan.

Ari Lehtonen (Tampere, Finlandia, 1982) finlandiar eskolako etorkizun handiko soinujole gazteena dogu, bere interpretazinoetan teknika eta doinuen berotasuna alkartzen dakiana. Kanada eta Alemaniako zenbait eskola eta kontserbatoriotan osotu zituan bere ikasketak. Finlandiar orkestra handienakaz bakarlari legez jo izand au eta European Broadcasting Union’s Young Soloists’ Grand Prixean, Finnish Radio Symphony Orchestreagaz be emon dau ikuskizunik.

Euskal Herrian, 2007an Nazinoarteko Arrasate Hiria Lahiaketea irabazi eban. Egun, Parisko L’Ecole Normale de Musiquen ari da bere ikasketatan sakontzen. Bihar, eguena, BilbaoMusikan eskainiko dauen kontzertuan, César Franck, Mikko Nisula, Wolfgang Amadeus Mozart eta Sofía Gubaidulinaren obrak interpretauko ditu.

Abenduaren 19an, barriz, Naroa Intxausti eta Mario Lerena bilbotarrak izango dira euren talentua erakutsiko dabenak. 1981ean jaiotako sopranoa, nazinoarteko hainbat lehiaketa irabazitakoa da eta gaztea izan arren, 2000an Mozarten ‘Misa de coronación’ obrea interpretau ebanetik, operako hainbat muntaietan parte hartu dau. Bere curriculum zabalean maisu haundi eta orkestakaz batera aritu da zenbait interpretazinoetan, besteak beste, Beethovenen ‘Fidelio’-n, Belliniren ‘Norma’-n, Rossiniren ‘La Cenicienta’-n, Sorozabalen ‘La tabernera del puerto’-n edo Fallaren ‘El retablo de maese Pedro’-n. Oraintsura arte, Berlineko Kammeroper Schloss Rheinsberg-egaz, Donizettiren ‘El elixir de amor’ obrearen eszenaratzean egon da buru-belarri eta Bartzelonako Antzoki Handiko Lizeoan, Mozarten de ‘Las bodas de Fígaro’ obreagaz.

Bestalde, Mario Lerena (1981) gaztea, Luminita Duca, Gayané Sharluyán eta Humberto Quagliata pianojoleen ikaslea izan da. Bilboko Piano eta Musika Kamarako Kontserbatorioan osotu zituan goi ikasketak eta notarik onenak atara zituan. Ondoren, Alcala de Henaresko Unibersidadean lortu eban graduondokoa, bertan Josep Colom edo Miguel Zanetti lako maisuen ikastaroak jaso zitualarik. Lerenak Pariseko Union Française des Artistes Musiciens (UFAM)eko Nazinoarteko Lehiaketea irabazi eban eta bigarren saria Sahún-eko Nazinoarteko Lehiaketan. Bakarlari moduan, Euskadi, Leon, Logroño eta Helsinkiko hainbat eszenatokitan eta jaialdietan parte hartu dau. Historia eta Musika Zientzietan lizentziau ondoren, Euskal Herriko Unibersidadean ari da doktoradutzea egiten. Bilboko Zabalkundeko Abesbatzagaz maisu lanetan dabil da gaur egun eta EHUko abesbatzagaz eta Bilboko Katedraleko Kaperako Musika Abesbatzagaz kolaborazino lanak egituen ditu. Naroa Intxaustigaz batera emongo dauen kontzertuan, Schubert, Weber, Debussy, Bizet, Obradors, Caballero, Sorozábal eta Guridiren laginak interpretauko ditu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu