Bide Ertzean taldeak zuzeneko CD-DVD bat grabauko dau Tolosan bere hamar urteak ospatzeko

Bizkaie! 2008-12-02 13:19   Musikea

Urtarrilean Tolosan eskainiko dabena 1998 eta 2008 bitartean egindako diskoen eta kantuen errepasoa izango da. Kantu zaharrenak boskotera birmoldatuko ditue eta kantu barriren bat entzuteko aukerea be izango da.

Bide Ertzean taldeak bere hamar urteko ibilbidea ospatzeko zuzeneko CD-DVD bat grabauko dau urtarrilaren 16an, gaueko 22:00etatik aurrera, Tolosako (Gipuzkoa) Leidor Antzokian. Kontuak kontu, Karlos Aranzegi, Fran Iturbe, Joserra Senperena, Imanol Ubeda eta Joni Ubeda taldearen zuzeneko CD-DVDaren grabazinoa preparetan dabilz, Olearso Promozioak etxeak adierazo dauenez.

Urtarrilean Tolosan eskainiko dabena 1998 eta 2008 bitartean egindako diskoen eta kantuen errepasoa izango da. Kantu zaharrenak boskotera birmoldatuko ditue eta kantu barriren bat entzuteko aukerea be izango da.

Kontzertua ikusgarria izango dala nabarmendu dabe, taldearen gorputz eta arima izan diranak berriro alkarregaz taula gainean izango diralako, batetik, eta musikariak joten ari diran bitartean hainbat bideo-proiekzino tartekatuko diralako, bestetik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu