Gose taldeak hiru bideo batzen dituan edizino berezia kaleratu dau

Bizkaie! 2008-12-05 10:15   Musikea

Durangoko Azokearen harian, Gose taldeak GOSEII bere diskoaren edizino berezia aurkeztuko dau. Edizino horretan bere zuzeneko ikuskizunetan grabautako 3 bideo batu ditue, Bartzelonako Sala Apolon grabautako bi (Eutsi eta Hey Boy) eta Bilboko Kafe Antzokian grabautako bat (Bondage).

Taldea bere proiektu diskografiko barrian murgilduta dago, 'berrargitalpen barririk egiteko asmorik barik'. Horregaitik, 'edizino mugatu hau bildumazaleen produktu bihurtuko da'.

Kontzertua Bilbon

Abenduaren 3ko Euskerearen Nazinoarteko Egunaren ospakizunetan parte hartuko dau Gosek eta gaur, abenduak 5, Betagarri eta Une taldeakaz batera, kontzertu interaktiboa eskainiko dau Arenalean, arratsaldeko 20:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu