Musikea ideiak eta mezuak zabaltzeko

Bizkaie! 2007-11-20 17:08   Musikea

Lau urteko ibilbidean 120 kontzertu baino gehiago emon ostean, Kloratita taldeak 'Inoiz baino gehiago... komunismoa' izeneko hirugarren diskoa, bikotxa, aurkeztu dau.

'Arazi', Noizean Behin gatikarren bigarren lana

Bizkaie! 2007-11-20 14:51   Musikea

Urte eta erdi herririk herri kontzertuak emoten ibili ostean, ikasitakoak disko honetan erakusten dituezala autortu dabe taldekideek. 'Helburu bakarra izan dogu: diskoa dinamikoa izatea', dinoe.

Berri Txarrak eta Katamaloren lanak laster salgai

Bizkaie! 2007-11-20 14:05   Musikea

Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokea ate joka dagoala, zemendiaren 28an, Katamaloren lehen CDa eta abenduaren 5ean, Berri Txarrak taldearen ‘Zertarako Amestu DVDa kaleratuko ditu Gor diskoetxeak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Amaia Monterok La Oreja de Van Gogh itxi eta bakarkako ibilbideari ekingo deutso

Bizkaie! 2007-11-20 12:12   Musikea

La Oreja de Van Gogh taldeak 2008rako disko barria iragarri dau baina abeslaria ez da Amaia Montero izango, izan be, taldearen 11 urteko ibilbideari agur esan eta bakarkako ibilbideari ekingo deutso.

Irazoki, folketik rockera

Bizkaie! 2007-11-20 10:36   Musikea

Musikari arina eta gitarrista fina izateaz gan, kantak ondo tratetako doea dau Joseba Irazokik. 'Nire aurreko diskoetan folk doinuak izan dira nagusi. Orain, gitarra elektrikoen pisua igarten da', dino artisteak.

Bilboko Txistularien Udal Bandeak 'Hala ere' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2007-11-16 14:53   Musikea

Akordeoia omentzen dauen disko barria gaur aurkeztu dabe Bilboko Udaletxean. Diskoan, Xabier Letek eta Lourdes Iriondok 1974an egindako kanta bat edota Kepa Junkerak egindako beste bat jasoten dira, besteak beste.

Seiurte eta Martxoak 31 taldeen zuzenekoak dakarz Estoldetan zigiluak

Bizkaie! 2007-11-16 12:58   Musikea

Estoldetan zigiluak Durangaldeko Seiurte eta Martxoak 31 taldeek Plateruenan zuzenean grabautako lan potoloak aurkeztu ditu aurtengo Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokarako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Oskorri Banda Band’ diskoaren aurkezpena Galizian

Bizkaie! 2007-11-16 11:03   Musikea

Oskorrik bere ‘Oskorri Banda Band’ disko barria Frantzian, Italian, Catalunyan, eta Euskal Herriko eta Espainiako hainbat lekutan aurkeztu ondoren, Galizian gauza bera egiteko aukerea izango dau astegoien honetan.

Elkar argitaletxeak CD formatuan editauko dau Mikel Laboaren ‘Lekeitioak’ diskoa

Bizkaie! 2007-11-16 10:13   Musikea

Egokitze lan honetan, 1988. urtean LP bikotxeko formatuan kaleratutako lanaz gan, haren aurreko eta geroko diskoetan agiri diran ildo bereko kantu figuratibo esentzialenak batu nahi izan ditu artisteak, zeozelan bere sorkuntzarik intimoena bateratu eta dokumentatu guran.

Marylin Manson eta Turbonegro BECen

Gotzon Uribe 2007-11-16 10:04   Musikea

Datorren barikuan, zemendiak 23, Barakaldoko BEC erakustazokeak Marilyn Manson kantari estadubatuarraren eta Turbonegro norvegiarraren kontzertua hartuko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ene Bada taldearen azken kontzertua

Ene Bada 2007-11-14 11:47   Musikea

Eneritz eta Edurtzeta, Ene Badako abeslari eta trikitilariak orain dala 20 bat urte hasi ziran trikitixearen munduan, orain dala 16 bat urte alkarregaz joten eta orain dala 10 urte Ene Bada taldea sortu eben.

Arriolako XVIII. Jazz-Blues Jaialdia, zemendiaren 13tik 24ra

Bizkaie! 2007-11-13 17:31   Musikea

Jazz munduko hiru talde, blues estiloa jorratzen daben lau talde eta gitarra-blues ikastaroa izango dira Elorrion aurten. Izen eta ospe handiko taldeak, berbarako, Danimarkako People are Machines, aurtengo Getxoko Jazz Jaialdiko Taldeen Lehiaketan lehenengo saria irabazi dauena.

Joseba Gotzon 'padelitisak' jota dago

Bizkaie! 2007-11-13 14:53   Musikea

'Padelera lehenengoz olgau neban egunean, partidua euriagaz hasi eta edurragaz amaitu zan. Hortik otu jatan 'padelitis' terminoa'. Holan hasi dau Joseba Gotzonek izen berezi hori daroan diskoa aurkezteko prentsaurrekoa.

Badator Portugaleteko VIII. Nazioarteko Zortzikote Jaialdia

Bizkaie! 2007-11-13 11:04   Musikea

Portugaleteko VIII. Nazioarteko Zortzikote Jaialdiaren aurkezpen ekitaldian, Bilboko Argia taldea izan zan izarra baina hilaren 14tik 18ra goi mailako zortzikoteek parte hartuko dabe: Orbela, Manuel Iradier, Oldarra, Inside Voices, Langreano, Romo, Danok Bat eta Txipli-Txapla.

Atom Rhumba zuzenean ikusteko azken aukerak amaitzen doaz

Bizkaie! 2007-11-09 13:28   Musikea

Atom Rhumba taldea 'Universal AmaTOUR' birako azken kontzertuak eskainiko ditu zemendian eta abenduan, eta behar dan legez agurtzeko, kontzertu berezi bi emongo ditu Donostian eta Bilbon 'Amateur Universes' diskoa grabau eben metalen taldeagaz.

Seiren taldeak 'Pertsona baten bila' izeneko diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2007-11-08 14:59   Musikea

Hamar kanta barrigaz osotutako lehenengo lana kaleratu dau Babel Musik disketxearen eskutik Seiren seikoteak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Punkari buruzko jardunaldiak EHUn, mobimentuaren 30 urteak ospatzeko

Bizkaie! 2007-11-07 17:46   Musikea

Gitxienez orain hiru hamarkada sortu zanetik, punkaren eragina bestelako alorretara zabaldu da, modara, diseinura, zinemara edota ikus-arteetara. Merkatuak azaleko alde hutsal batzuk berehala bereganatu dituan arren, aro digitalaren erdian, erispide punk batzuek oraindik sasoian diraute

Gontzal Mendibilek Aita Arruperi gorazarre egingo deutso

Bizkaie! 2007-11-07 14:42   Musikea

Euskal konpositoreak agertokietarako egindako azken lana, 'Arrupe nire isiltasun hau', zemendiaren 14an izango da ikusgai Bilboko Euskalduna Jauregian, 20:00etan.

Jone & Etxe, kontzertu birea alkarregaz

Bizkaie! 2007-11-07 11:45   Musikea

Jone eta Etxek, datorren zapatuan, zemendiak 10, Tolosako Bonberenean hasiko dan bira bati emongo deutse hasierea. Jonek ‘Kateak’ izeneko lan barria aurkeztuko dau kontzertuotan eta Etxek, barriz, uda amaitzean egin dauen etenaldi txikiaren ostean, udagoieneko kontzertuei ekingo deutse.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Trikiti doinuak nagusi Getxon eta Donostian

Bizkaie! 2007-11-07 11:16   Musikea

Seigarren urtez, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia antolatu dau. Barikuan, zemendiak 9, Getxo Antzokian izango da zitea, 20:00etan hasita. Zapatuan, Donostiako Kursaalean, zazpietatik aurrera.