Alhondiga Bilbaok zarzuelearen sekretuak hurreratuko ditu bagilean

Bizkaie! 2009-05-21 10:51   Musikea

Alhondiga Bilbao zentroak zarzuelearen sekretuak hurreratuko deutsez bagilean antolatu dituan musikearen dibulgazinorako jardunaldietara joango diran guztiei. Jardunaldiak bagilaren 16an, 18an, 22an eta 24an egingo dira Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan eta Arriaga Antzokian, Bilbon.

Alhondiga Bilbao zentroak zarzuelearen sekretuak hurreratuko deutsez bagilean antolatu dituan musikearen dibulgazinorako jardunaldietara joango diran guztiei. Jardunaldiak bagilaren 16an, 18an, 22an eta 24an egingo dira Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan eta Arriaga Antzokian, Bilbon.

Antolatzaileek azaldu dabenez, ikastaro monografiko honeetan parte hartzen dabenek zuzenean ezagutuko ditue 'genero txikia' deiturikoaren sekretuak, bai eta musikearen arlo hau osotzen daben musika, testuak, zenbait autore eta euren obrak, argumentuak eta pertsonaiak be.

Mercedes Albaina izango da jardunaldietako irakaslea. Albaina Entzumen Hezkuntza, Didaktika eta Musikaren Historiako irakasle titularra da Deustuko Unibersidadeko Aisialdirako Ikasketen Institutuko Musika Zentro Nagusian. Alhondiga Bilbaok antolatutako beste jarduera batzuetan be arrakasta handiz parte hartu izan dau, berbarako, musika klasikoaren dibulgazinorako jardunaldietan.

Beste alde batetik, parte-hartzaileek aukerea izango dabe genero honetako partiturarik ezagunenetako batzuk zuzenean entzuteko, Musikene Euskadiko Musika Zentro Nagusiko zenbait ikasleren eskutik.

Ikasleek modu aktibo eta praktikoan parte hartuko dabe jardunaldietan. Holan, bagilaren 22an, 20:00etan, Arriaga Antzokira joango dira 'Chateau-Margaux' (agerraldi bakarreko zarzuela) eta 'La Viejecita' (agerraldi bakarreko eta koadro biko zarzuela) ikustera. Obra biak dira Manuel Fernandez Caballerorenak. Obren zuzendari eszenikoa Lluis Pasqual da.

Bagilaren 24an, 18:00etatik aurrera, parte-hartzaileek emonaldi bietako zirrikituak ezagutzeko aukerea izango dabe. Ikasleak Arriaga Antzokiko frisoetan sartu eta zarzuela bat zuzenean egin orduko agertoki ostean zer pasetan dan ikusi ahal izango dabe.

Monografikoak bagilaren 16an, 18an, 22an eta 24an egingo dira Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan eta Arriaga Antzokian. Izena emon nahi dabenek www.alhondigabilbao.com webgunearen bitartez edo 94 4703458 telefonora deituta egin ahal izango dabe, beti be, bagilaren 8a baino lehen. Tailerraren prezioa 50 eurokoa da (materiala barne), baina 65 urtetik gorakoek eta 25 urtera arteko gazteek % 25eko beherapena izango dabe.

Jardunaldi honeek 'hotik at' (Alhondiga Bilbaoren eraikinetik kanpo) programearen barruan dagoz; programa horren bitartez, jarduerak antolatzen dira uriko zenbait espaziotan. Alhondiga Bilbaok ez ditu 2010era arte espazio guztiak martxan izango, baina, bien bitartean, 'hotik at' programeak erantzuna emoten deutse herritarrek ahalik eta arinen zentroaz gozetako azaltzen dituen asmoei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu