Kerobia taldearen laugarren CDa, 'Papera eta kartoia', plazan

Bizkaie! 2009-05-29 12:58   Musikea

'Papera eta kartoia' Kerobiak aurkezten dauen trilogiaren bigarren alea da. 'Materia organikoa eta gainerakoak' argitaratu ondoren, lan barri hau gogoeta eta konposizioan eszenatoki barrien bilaketan oinarritzen da.

'Papera eta kartoia' Kerobiak aurkezten dauen trilogiaren bigarren alea da. 'Materia organikoa eta gainerakoak' argitaratu ondoren, lan barri hau gogoeta eta konposizioan eszenatoki barrien bilaketan oinarritzen da. Taldeak eskaintzen dauen emoitzea 'Rose Escargot' eta trilogiaren lehenego zatiaren arteko oreka bat da, beste behin joera barrituak buztartuz. Testuak, kerobiaren lanetan ohikoa dan legez, berebiziko pisua mantentzen dau kantuen barruan, hari lotzaile papera hartuz.

Honezkero kalean da 'Papera eta kartoia', salgai dago baina taldearen webgunearen deskarga atalean be jaitsi daiteke, baita karatulak be!

http://papera.kerobia.com/deskargak


Kerobia zuzenean 2009

- Bagilaren 13an, Donostiako Kafe Antzokian.
- Bagilaren 21ean, Sakanan, Hatortxu Rock Jaialdian.
- Abuztuaren 1ean, Lizarran.
- Abuztuaren 5ean, Gasteizen.
- Abuztuaren 28an, Trapagaranen.
- Irailaren 4an, Lekeition.


Informazino gehiago:

http://kerobia.wordpress.com/
http://www.youtube.com/watch?v=Ovdc9WqgGCE
www.gordiscos.com
www.kerobia.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu