SeiUrte taldearen bosgarren diskoa: 'Lau'

Saioa Torre Gereketa 2009-05-22 15:44   Musikea

'Lau' izeneko bosgarren lan luzeagaz, taldeak zenbakien arteko nahasmenera eroan gura gaituela emoten dau. SeiUrte taldearen azken diskoak taldearen benetako esentzia erakusten dau: 'pop-a beti izan dogu oinarri eta, zentzu horretan, beti izan dogu loturea musika britainiarragaz',

'Lau' izeneko bosgarren lan luzeagaz, taldeak zenbakien arteko nahasmenera eroan gura gaituela emoten dau.

SeiUrte taldearen azken diskoak taldearen benetako esentzia erakusten dau: 'pop-a beti izan dogu oinarri eta, zentzu horretan, beti izan dogu loturea musika britainiarragaz', azaldu dau Jokin taldekideak (gitarrea eta ahotsa). Beragaz batera, Julen (bajua), Ekain (bateria) eta Iñaki (gitarrea) orain dala urtebete alkartu ziran, taldeagaz zer egin erabagiteko; orduan, hainbat aukera aztertu ostean -bertan behera itxi, disko akustiko bat atara ordura arteko kanta onenakaz...-, disko barria plazaratzea erabagi eben. Lanari ekin, eta emoitza eskuartean dogu honezkero. 'Rock and rolla bere egoera poperoenean ezelako energiarik galdu barik dakar SeiUrtek', dino Ritxi Aizpuru Baga-bigako ordezkariak. 'Hamaika kantaz osotutako diskoa entzuleakana erraz ailegetan da'.

'Estiloari jagokonean, esan geinke disko honetan gure jatorrietara bueltau garala; berbak be bide beretik doaz baina, tartean, fantasiari lekua egin deutsagu', azaldu dau Jokinek. Bestalde, Iñakiren esanetan, 'gitarra akustikoa asko erabili dogu eta, kolaborazinoei esker, pianoa be entzun daiteke'. Rafa Acebes izan da pianoa jo dauen kolaboratzailea; koruetan, Monica Arevalo, Aitor Agirre, Sean Martinez eta Diana Labrador agiri dira bi abestitan: 'Superlenda' eta 'Hey Dj'.

Diskoa Berrizko Estoldetan estudioan -taldeak berak kudeatzen dau- grabau zan urtarriletik martira bitartean. Masterizazinoa, barriz, Madrilen egin dabe Masterin Mansion estudioan.

Azkenik, kontzertuei jagokenez, datorren barikuan, maiatzak 29, estreinauko ditue kantak taula ganean, Zamudion; ostean, bagilaren 6an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian joko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu