Musikagidak diskoetxerik bako Euskal Herriko musika taldeak bilduko ditu

Bizkaie! 2004-11-05 00:00   Musikea
Musikagida abenduaren 4tik 8ra bitartean Durangoko Azokan egongo da salgai eta prezioa 6 eurokoa izango da. Grabazino estudio alternatiboei, musika talde gazteen alkarteei, musika sustatzeari garrantzia emoten deutsen gaztetxeei, diskoetxe alterbatiboei eta 'emakumea euskal musika talde gazteetan' gaiari buruzko informazinoa bilduko dau gida honek eta hainbat alkarrizketa eta kontzertuak emango dabezan lekuen zerrendea be agertuko dira bertan. Bizkaie!

Kontzertuz betea Bilbaoko Kafe Antzokia

Bizkaie! 2004-10-29 00:00   Musikea
Black Roots Festival Urriaren 22an eta 23an baltz jatorriko doinuz josiko da Bilbao. Ambassah' Dub Generation, Koniec, Guateque Allstars, Jayme Marques Trio eta Funxplosion hur-hurretik ikusi ahal izango doguz. Bestetik, New Yorkeko Sugarman Threen taldea be kontuan hartzekoa da; bogaloo, soul, funk eta r&b doinuak joten maisuak dira. Dantzarako taldea. Amaitzeko, aurrerapenei dagokienean, datozen hilabeteotan besteak beste honako artista eta taldeak izango doguz Kafe Antzokian: Sagarroi, Western Special, Los Del Tonos, La Vacazul, Pastora, Wintercase Festival, Toasters, Maceo Parker ...

Bilbao Hiria XVII. Pop-Rock Lehiaketea

Bizkaie! 2004-10-29 00:00   Musikea
Informazino zehatzagoa eskuratzeko edo Lehiaketearen oinarrien barri behar badozue, hona hemen, telefono zenbaki eta helbideak: Tel.: 944.151.306. Fax: 944.155.919. Posta elektronikoa: bilborock@ayto.bilbao.net http://www.bilbao.net/bilborock Bizkaie!

Angel Unzu Argentinan

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Musikea
Angel Unzuren ibilbidea Iruñean 1961ean jaiotako musikariak 20 urtetik gora daroaz musikeagaz jolasean. Estudioko musikari eta sortzaile legez ezagutzen dogu baina produktore beharra be egin dau sarri eta kolaborazinoak be ugari, besteak beste, Olatz Zugazti, Amaia Zubiria, Ganbara, Golden Apple Quartet, Alaitz eta Maider, Anje Duhalde, Kepa Junkera, Benito Lertxundi, Tanttaka, Markeliñe zein In Fraganti taldeakaz. Dana dala, bakarlari legez disko bi grabau eta argitaratu ditu Angel Unzuk: '13 solos' 1996an, itaunez eta isilunez beteriko solasaldia, sei sokaren arteko jolasa ...

“Euskadiko Soinuak” 2004-2005 programea

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Musikea
"Euskadiko soinuak" disko bilduma barria Aurten be Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak "Euskadiko Soinuak" programearen barruan bi promozino disko barri argitaratu dauz. Guztira 1.200 disko fabrikau eta "Euskadiko Soinuak" 2004-2005 programearen barruan erabiliko dira. Diskoak eta honeekaz batera, informazinoa, Euskal Herriko, estaduko eta Europako komunikabide askotan banatuko dira, eta baita musika sektorea osotzen daben beste sektore ugaritan be. Promozino disko honeek Mercat de la Musica Viva de Vic 2004 azokan izan dira, eta Popkomm 2004 eta Midem 2005 ferietan be ...

Oihukaren udagoieneko eskaintzea

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Musikea
Dj AXULAR: bigarren diskoa izango da laster Mutriko dj gazteak plazaratuko dauana. Techno progressive estiloa lantzen dau erritmo latinoakaz lotuta. Perkusinoak be oso garrantzitsuak dira bere kantuetan. Diskoa entzuteko urriaren 21era arte itxaron beharko dogu. MATERIA: hirugarren diskoaren izena "Forget the music" da. Talde saritua da, izan be, 2004ko Villa de Bilbao lehiaketan Euskal Herriko talderik onenari emoten jakon saria jaso dabe. Euren musikea zeozelan zehaztearren, esan daigun metala eta hard core indartsua nahastetan dabezala. Materia taldearen zuzenekoak sekulakoak dira ...

'Erabil nazazu', Mikel Markezen susperraldia

Bizkaie! 2004-10-08 00:00   Musikea
Kantuak eta gaiak Aldatu egin da Mikel Markez. Maitasun kanturik ia ez da agiri diskoan eta gai politiko eta sozialek hartu dabe lekua. "Artisteak jarrerea hartu behar dau, ni abertzale eta ezkertiarra naz, eta nire kantuetan agertu behar da hori". 'Erabil nazazu' diskoa presino barik landu dau eta horrek kolorea, aniztasuna ekarri deutso. Epe luzeagoagaz behar egin ezkero, kantuak sortu, aztertu, kolaboratzaileak kantu bakotxaren arabera aukeratu eta moldaketa desbardinak lantzeko modua dago eta holan egindakoa da Markez jn.aren disko ...

Hiru Trukuren disko barria laster

Bizkaie! 2004-10-08 00:00   Musikea
Hiru Truku Hirukotea, gitxi gorabehera, 1994an alkartu zan Ruper Ordorika oñatiar kantautoreak zenbait kantu tradizional jaso, aztertu eta zabaltzeko asmoa agertu eutsenean Joseba Tapia eta Bixente Martinezi. Euskal musikagintzan oso ezagunak dira hirurak eta aurkezpen askorik ez dabe behar, Ruper Ordorikak urteak daroaz kantautore legez, Bixente Martinezek be beste horrenbeste Oskorri taldean bouzoukia, mandolinea eta beste musika tresna batzuk joten eta Joseba Tapiaren trikiti doinuak ezagunak dira aspalditik. Euskal doinu tradizionalak maite dabez hirurek eta euskal kantutegi herrikoia berreskuratzeko prozesuan ...

Kerobia, Berri Txarrak, Skunk eta Tocamás GOR-en eskutik

Bizkaie! 2004-10-01 00:00   Musikea
TOCAMÁS taldea 70. hamarkadan sortu zan Iruñean, artean rock taldeak eskasak ziran boladan. Toño Muro eta Patxi Osinagak gidatutako folk-rock psikodeliko ekimen honek hainbat kontzertu emon ebazan orduan, baina bitarteko faltea dala-eta ez eben diskoa grabetako aukerarik izan. GOR disketxeak kantu eta berba ironiko horreen balioaz jaubetuta, CD berezian berreskuratu gura izan ditu, sasoi horreetako testigantza legez gera daitezan. 2004an grabau diran arren, 76-77 urteetako kantuak agiri dira diskoan. Bizkaie!

Gari, Imanol eta Alboka: udagoieneko izarrak

Bizkaie! 2004-10-01 00:00   Musikea
Aitatutakoez gan, Elkar disketxeak OSKARBIren “Antologia -Esperantzari leiho bat” CD bikotxa plazaratuko dau urriaren amaiera aldean. DOMINIKA ETA NIKO ETXART & ROBERT LARRANDABÜRÜren "Eperra" diskoan Niko Etxartek, bere aita eta koinatuaren laguntzinoagaz, zuberotar abesti herrikoiak jaso ditu. “A capella” abestutako kantu liriko herrikoien zaleentzat nahitaezko diskoa. Argitalpen data: zemendia. Azken buruan, TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON pailazoek “Altza Pelipe” diskoa zemendian argitaratuko dabe. Bizkaie!

'Polaroids': Split 77 taldearen disko barria

Bizkaie! 2004-10-01 00:00   Musikea
Azken hilebeteotan taldea bere bigarren diskoa preparetan ibili da buru-belarri. Diskoa formato berezi batean plazaratuko da eta hainbat bitxikeria izango ditu, bai abestiei eta baita disko osoaren diseinuari jagokonean; horregaitik, 600 aletako edizino mugatua baino ez dabe plazaratuko. Aitatu, barri garrantzitsu legez, ohiko dendez gan, taldearen web orriaren bitartez, diskoa salneurri berezian eskuratzeko aukerea be izango dala. Taldeak deialdi zabala egiten dau jenteak diskoaren diseinuan parte hartu daian. Parte hartze hau argazkietan oinarritzen da, eta polaroid edo beste edozein formatutan ...

Jousilouli taldeak agur esan deusku

Bizkaie! 2004-09-24 00:00   Musikea
Jousilouli Taldea 1995eko udan sortu zan Lezon (Gipuzkoa). Aldaketa batzuen ondoren, maketa bat grabau eban taldeak 1996ko zemendian. Euren esanetan, hardcore eta metal munduko Biohazard, Kyuss, Sepultura besteren artean, eta hip-hop eta funk estiloa jorratzen daben Wu-tang-clan, Stevie Wonder, Ice Cube, Isaac Hayes eta House of Pain lakoak dira taldearen eragin nagusiak; eta estilo horrren nahasketea da hain zuzen be Jousiloulik lantzen dauan musika barritzailea. Edozelan be, zuzenekoa da Jousilouliren atalik erakargarriena, zehaztasun txikiena be ahaztu barik. "Prest" izeneko lehen ...

Laura Branigan kantaria hil da New Yorken

Bizkaie! 2004-09-24 00:00   Musikea
Braniganen lehenengo diskoa 'Branigan' izan zan, 1982an argitaratutakoa. Bertan Umberto Tozziren 'Gloria' kantuaren bersino bat azaltzen zan. Kantuak arrakasta handia lortu eban nazinoartean eta Alemanian esaterako mailarik gorena lortu eban abestiak. Braniganen bigarren lana, 'Branigan 2' izan zan, eta bertan How Am I Supossed to Live Without You? abesti ezaguna agiri da. Ondoren 'Self Control' kaleratu eban 1984ean; 'Hold Me' urtebete beranduago, eta 1987an 'Touch'. Orotara, zortzi lan kaleratu ditu Braniganek. Laurogeitahamarreko hamarkadan desagertu zan kantariak hamar milioi disko saldu ...

Bjork musikariak 'Medulla' disko barria kaleratu dau egunotan

Bizkaie! 2004-09-24 00:00   Musikea
Diskoko lehen singlea 'Oceania' izan zan eta Bjorkek Islandiako Sjon Sugurdsson poeteagaz batera idatzitako kantuagaz inaugurau ziran Atenaseko Joku Olinpikoak. Lana hamazortzi lekutan grabau dabe, besteak beste, New Yorken, Islandian, Venezian eta Kanarietan. Bizkaie!

Getxo Folk 2004: musikearen gainetik, herrien arteko loturak estutzeko ahaleginean

Bizkaie! 2004-09-17 00:00   Musikea
Arratsaldeko eta gaueko kontzertuak Bestalde, ohikoa dan moduan, arratsaldeko kontzertuetan lekua egingo jake nazinoarte mailan oso ezagunak ez diran baina kalidade handia daben taldeei. Aurtengo edizinoan, Xuacu Amieva (Asturias), Kukuma (Bizkaia), Kilema (Madagaskar) eta Sidi Samb (Senegal) taldeek euren kontzertuak eskainiko dabez arratsaldeko 19:00etako kontzertuetan. Ez da aspertzeko astirik izango eta gauetan be izango da zer ikusi eta zer entzun Getxo Folk 2004 jaialdian. Arratsaldeko kontzertuetan legez, Geltokiko Plazaren ondoan egongo dan karpatik igaroko dira Nubeira (Galizia), Belsech Rodriguez ...

REM taldearen disko barria prest

Bizkaie! 2004-09-17 00:00   Musikea
Diskoa ondoko abestiek osotuko dabe: - Leaving New York - Electron Blue - The Outsiders - Make It All OK - Final Straw - I Wanted To Be Wrong - Wanderlust - Boy In The Well - Aftermath - High Speed Train - The Worst Joke Over - The Ascent Of Man - Around The Sun Disko barriko 13 kantuen artean, orain hilabete batzuk Interneten argitaratutako Final Straw kantuaren bersino barria topauko dozue. Gotzon Uribe

'Vote for Change': musikariak Bushen kontra

Bizkaie! 2004-09-17 00:00   Musikea
Oraindik ez dira sarreren prezioak plazaratu, baina salgai dagoz dagoeneko, abuztuaren 21etik aurrera hain zuzen be. Guztira, 34 kontzertu izango dira 28 uri desbardinetan. Gotzon Uribe

Jimi Hendrixen ganeko bildumea aurkeztu dabe Londresen

Bizkaie! 2004-09-10 00:00   Musikea
Aurrerago aitatutako gauzez gan, musikariaren sustraiak adierazoten dabezan hainbat jake, bere bilduma personaleko argazkiak, kartelak eta kanten berbak topau geinkez. Ganera, Woodstock, Monterrey eta Wighteko ugartean egindako kontzertuetan grabau ebezan 300 orduko irudiak be ikusi ahal izango dira. Hendrixek berak grabautako 47 musika-zinta be entzungai egongo dira bilduman. Seattlen jaio zan Jimi Hendix 1942. urtean. Istripu bat zala eta, armadako parakaidismo-unidadea itxi egin behar izan ebanean hasi zan musikearen munduan. 1970. urtean, bere 5. diskoa zan First Rays of the ...

Lapurdin, Musika Itsasaldean jaialdia, XVIII. mendeko musikeagaz

Bizkaie! 2004-09-10 00:00   Musikea
XVIII. mendeko musikea be eskainiko dabe jaialdian parte hartuko daben talde ugarik. ‘Ez dogu jaialdi barroko bat egin gura, baina Bach, Beethoven edo Schuberten obren soinuen artean ibiltea proposatu gura dogu’, dinoe antolatzaileek. Musikari ezagun horreez gan, beste batzuen obrak be egongo dira entzungai Lapurdin, Mozart, Beethoven, Chopin eta Schumanen lanak berbarako. Egitarauean ekitaldi ugari topau geinkezala ezin ukatu. Aukeraketea egitea gatxa izango da, eta askok danak ikusi eta entzun gura izango dabez. Bizkaie!