Badator Eusko Dance Live, momentuko dance ikuskizunik handiena

Bizkaie! 2009-07-22 15:26   Musikea

Eusko Dance Live Birea, garagarrilaren 25ean hasiko da gaueko 22:00tan, Zarautzeko malekoian.

Aurreko 3 bildumek izandako arrakastearen ondoren eta bere generoan aurrekari izanik, Eusko Dance inoiz baino indar handiagogaz dator.

Euskodance, eremu probintzialeko jantza eta musika lehiaketea da. Helburua: abeslari bat eta bi jantzari aukeratzea. Sei finalista abeslari izateko lehiatuko dira eta beste seik euren abileziak erakutsiko ditue, 'Euskodance Live' biran jantzari moduan abeslariari laguntzeko.

Birea, udan zehar, Gipuzkoako herri desbardinetan egingo da. Gainera, abeslariak Euskodance 4 bilduman 3 tema argitaratuko ditu. Bilduma hau, Euskal Herri osoan banatuko da.


Eusko Dance Live, 3 orduko 'non stop' musikea Julius MC DJ ezagunagaz

Horrezaz gan, eten barik jantzan egiteko zuzeneko emonaldiak izango dira ondoko taldeen eskutik:

- Anitz, (Eusko Dance programearen finalistea): ikusle guztiak zur eta lur ixteko osogai guztiak ditu: ahotsa, talentua eta izaera.

- One Off: sormenaren arnasbarriaz eta zirika zein umorezko etorria buztartzen daben letren bitartez, One Off taldeak haize barriak dakarz.

- Hau Tattoo!, Eusko Dance programako talde irabazlea, Adei, Leire eta Iraitzek osotua. Entzulea harrapatzen dauen soinu belga berezi bategaz, indarrak ikuskizuna menperatzen dauen adibide garbia da. Hau-tattoo!-ren apostua, modu berezkoan egindako elektronika europearra da.

- Eta bere azken lana modu esklusiboan aurkeztuz: Daia. Rockaren osogai bizienak (energia), jantza musikearen esentziak ('groove'-a) eta berezkoa dan 'savoir faire'-ak, Daia 'Dancefloor'-aren erreferentzia bihurtzen dabe.

Jantzariak, bideo emonaldiak, argazkigunea eta ehundaka erregalu izango dira hurerratzen diranentzat.

Birea, garagarrilaren 25ean hasiko da gaueko 22:00tan, Zarautzeko malekoian. Ondokoak dira orain arte programautako kontzertuak:

- Garagarrilak 25: Zarautz
- Abuztuak 12: Donostiko Aste Nagusia.
- Abuztuak 14: Azkoitia.
- Abuztuak 26: Elgoibar.
- Abuztuak 29: Zumaia.
- Irailak 04: Hernani.
- Irailak 05: Ordizia.
- Irailak 18: Urretxu.
- Irailak 19: Lasarte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu