Akelarre eszenatokietara bueltauko da

Bizkaie! 2009-07-30 12:24   Musikea

Bost urteko isilaldiaren ondoren, Akelarre musika taldea agertokietara bueltauko da gaur gauean, Azpeitian. Taldeak sei kontzertuko birea egingo dau zemendia bitartean, 33 urteko ibilbidean (1973tik 2005era) sortutako abesti ezagunenak joteko.

Ohiko boskotearen ordez, zortzikotea osotu dabe birarako. Patrice Dumora eta Juanpa Agirre (ahotsak), Xanet Arozena (gitarra eta ahotsak), Juanma Labandibar eta Xabi Zubeldia (teklatuak), Edu Cruz (gitarra), Marcos Juaristi (baxua) eta Pako Diaz (bateria) dira Akelarre barria osotuko dabenak. Gaur gauean Azpeitian (Gipuzkoa) emongo deutse hasierea bireari eta, gaurkoaren ondoren, abuztuaren 18an Bilboko Aste Nagusian joko dabe Zaramagaz batera. Ganerako kontzertuak iraila eta urria bitartean izango dira Arratian, Areatzan, Donostiako Kilometroak jaian eta Nafarroa Oinezen. Oialume aretoan be jotzeko amesa dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu