Umea zanean Mozartek sortutako lan bi aurkeztu ditue

Bizkaie! 2009-08-03 14:12   Musikea

Mozarteum Nazinoarteko Fundazinoak 1763an egindako bi lan labur aurkeztu ditu, Amadeus Mozartek umea zala egin zituala deskubridu ostean. Pianorako egindako lanak dira, bost minutuko iraupenekoa bat eta minutu bateko preludioa bestea.

Mozarteum Nazinoarteko Fundazinoak 1763an egindako bi lan labur aurkeztu ditu, Amadeus Mozartek umea zala egin zituala deskubridu ostean. Pianorako egindako lanak dira, bost minutuko iraupenekoa bat eta minutu bateko preludioa bestea. Florian Birsak austriarrak erakutsi ditu lanak aurkezpen ekitaldian. Haren esanetan, 'obrek birtuosismo handia eskatzen dabe, bi eskuak kurutzatu eta pianoaren tekladuan batetik bestera jo behar dalako'.

Konposizinoak ondo aztertu ostean, adituen esanetan Mozart umeak egin zituan. 'Konposizinoen estiloa ez jagoko Mozarten aitari, Mozart berari baino', azaldu dau fundazioko kide batek. Egiten ekiana erakutsi gura eban musikari gazte bat agiri ei da lanotan eta, antza danez, konposizioan akats teknikoak dagoz, umearen esperientzia faltea erakusten dabenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu