Francisco Escuderoren 'Gernika' operea entzungai Donostiako Musika Hamabostaldian
2009-08-12 11:44 MusikeaEkitaldia abuztuaren 26an izango da, Kursaal Aretoan. Kontzertu bertsinoan eskainiko da baina, aldi berean, bideo bat be proiektauko dabe. Danetara, 200 lagunek parte hartuko dabe, musikari eta kantari artean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Sarrerea: 30 euro.
Francisco Escuderoren Gernika operea eskainiko dabe Musika Hamabostaldian, Donostian. Obrea bere osotasunean taularatuko daben lehengo aldia izango da, izan be, estreinatu eben egunean kenduta, ganerako emonaldi guztietan zatiak baino ez dira kantau.
Ekitaldia abuztuaren 26an izango da, Kursaal Aretoan. Kontzertu bertsinoan eskainiko da baina, aldi berean, bideo bat be proiektauko dabe. Danetara, 200 lagunek parte hartuko dabe, musikari eta kantari artean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Sarrerea: 30 euro.
Gernika obrea1979-1985 urteen bitartean idatzi eban Francisco Escudero maisuak, Bilboko Koral Alkarteak egindako eskari bati erantzunez. Opera honetan, dramatismo handiz erakusten da Gernika herria zelan bonbardau eben 1937an. Jazoera historiko ha Gerra Zibileko gertaera ezagun eta tragikoenetako bat izan zan eta gerrearen aurreko hamarraldietan bizi izan zan kultura susperraldiaren amaierearen ikurra da.
Euskeraz idatzia dago, eta publiko zabalak ez dau ondo ezagutzen, inoiz ez dalako opera honen eszenako bertsinorik egin. 1987. urtean estreinau zan Bilboko Arriaga Antzokian eta, harrezkero, ez da barriro be osorik interpretau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!