Arabako Organo Musikearen XXIV. Jaialdiak zortzi organo-emonaldi eskainiko ditu abuztuan
2009-08-05 12:08 MusikeaJaialdia abuztuaren 11n hasiko da eta Agurainen, Guardian, Bastidan eta Aramaion izango dira emanaldiak, arratsalde-gaueko ordutegian.
Arabako Organo Musikearen Jaialdiaren 24. edizinoa abuztuaren 11n hasiko da Agurainen eta, danetara, zortzi emonaldi eskainiko dira.
Lorena Lopez de Lacalle Arabako Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kiroletako diputaduak prentsaurrekoan aurkeztu dau Arabako Organo Musikearen XXIV. Jaialdia, Jose Santos de la Iglesia organisteagaz eta egitarauaren koordinatzaileagaz batera.
De Lacallek azaldu dau organo musikeagaz loturiko lurraldeko udako ekitaldiak bateratu gura izan dituela eta, modu horretan, zortzi emonaldi antolatu dira Araban organo musikeaz gozau ahal izateko.
Horrela, Arabako Organo Musikearen XXIV. Jaialdia abuztuaren 11n hasiko da eta Agurainen, Guardian, Bastidan eta Aramaion izango dira emanaldiak, arratsalde-gaueko ordutegian.
Daniel Oiarzabal kontzertista arabarra, Kataluniako Musikako Goi Eskolako irakaslea dan Juan de la Rubia valentziarra, Sevillako Musikako Goi Kontserbatorioko Organo katedradun Miguel Bernal alacantarra eta Gasteizko San Pedro eleizako 'Melcher' organo handiaren organista dan Isabel Ruiz de Larrinaga arabarra izango dira jaialdiko parte hartzaileak.
Ganera, 'Organo eta Liturgia' zikloa be antolatu da, eta abuztuaren 15etik, interpretazinoak eskainiko dira Moreda, Eltziego, Lantziego eta Oiongo mezetan. Jose Santos organista arabarrak, Pedro Guallar Bilboko Kontserbatorioko organo irakasleak, Modest Moreno Ripolleko Kontserbatorioko organo irakasle eta Viceko eleizako organista titularrak eta Oscar Candendo Kataluniako Musikaren Goi Eskolako organo irakasle eta Donostiako Artzain Onaren katedraleko organisteak parte hartuko dabe ziklo horretan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!