Mikel Urdangarinen disko barriak urriaren 1ean ikusiko dau argia

Bizkaie! 2009-07-28 10:06   Musikea

Mikel Urdangarin (Zornotza, 1971) abeslariak urriaren 1ean atarako dau disko barria. Lanaren izenburua 'Zubiak' da eta garagarrilaren hasieran Mikel F. Krutzaga soinu teknikariagaz batera sartu da bizkaitarra estudioan, kantak grabetako.

'Zubiak' diskoa Mikel Urdangarin musikariaren zortzigarren diskoa izango da. Aurreko diskoa bere kontura argitaratu ondoren, oraingoa Baga-biga diskoetxearen eskutik atarako dau eta, arduradunen esanetan, 'diskoaren gorputza soinu etereo, atmosferiko eta sentsualez beteta dago; une gozoek noizbehinka indarra hartzen dabe eta intentsidadea agirian geratzen da. Badira pop joerako tarteak be'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu