Gasteiz Blues Festival jaialdiaren lehenengo edizinoak atzerriko musikari ospetsuak batuko ditu

Bizkaie! 2009-07-29 12:32   Musikea

Jaialdiari Spikedrivers talde londrestarrak emongo deutso hasierea gaur Gora Tabernan. Bihar, Barrence Whitefielden nortasunak eta energiak Eddie Kirkland bluesmanaren musikeagaz egingo dabe bat. Bigarren jardunaldi horretan, Wentus Blues Band finlandiarren musikeaz gozetako aukerea be izango da. Azken egunean, Bob Stronge-ren landa-bluesaren eguna izango da. Azken kontzertua The King Earl Boogie Bandek eskainiko dau.

Jimmy Jazz Eszena Aretoak, Gora Tabernaren laguntzinoagaz, I. Gasteiz Blues Festival jaialdiaren lehenengo edizinoa eskainiko dau gaur, garagarrilak 29, hasi eta 31ra bitartean. Emonaldi guztiak 21:00etan izango dira.

Jaialdiari Spikedrivers talde londrestarrak emongo deutso hasierea gaur Gora Tabernan. Bihar, Barrence Whitefielden nortasunak eta energiak Eddie Kirkland bluesmanaren musikeagaz egingo dabe bat. Bigarren jardunaldi horretan, Wentus Blues Band finlandiarren musikeaz gozetako aukerea be izango da. Azken egunean, Bob Stronge-ren landa-bluesaren eguna izango da. Azken kontzertua The King Earl Boogie Bandek eskainiko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu