OST bermeotarrek metala eta melodia buztartu ditue
2008-11-06 14:42 MusikeaLaugarren disko hau, 'Inorena ez den lurrean', aurrekoa legez, metalaren eremuan dago: 'gure betiko metalari ikutu desbardinak ganeratu deutsaguz; izan be, hainbat estilotako musikea entzuten dogu', azaldu dau Jonik. Diskoak bitxikeriak be baditu, metaletik urrunduta. 'Dena den...' izeneko kantan, berbarako, Kataluniako runbaren ikutuak jatorkuz eta 'abesti berezia da guretzat'.
'The Dubliners' taldearen sortzaile Ronnie Drew omenduko dabe Bilbon
2008-11-05 10:46 MusikeaRonnie Drew kantariari omenaldia egingo jako gaur, zemendiak 5, Bilboko Kafe Antzokian 20:30ean. Bertan izango dira Phelim Drew semea, musikari eta aktorea eta Antonio Breschi bere Nomadic Piano proiektuagaz. Konbidau moduan Consuelo Nerea, Joe McHugh, Gabin Dabiré, Sue Collins, Josu Zabala, Joxe Angel Irigaray eta Benito Lertxundi izango dira.
Zallako XXXII. Musika Astea zemendiaren 8an hasiko da eta bost kontzertu eskainiko ditu bi astegoienetan
2008-11-03 17:39 MusikeaZallako (Bizkaia) Aste Musikalaren 32. edizinoa zemendiaren 8an hasiko da, eta herriko zine-antzokian izango dira aurtengo bost kontzertuak, 20:00etan eta bi astegoienetan.
AC/DC taldeak BECen joko dau apirilaren 4an
2008-10-31 15:44 MusikeaAC/DC talde australiarra Bartzelona eta Madrilen kontzertuak emon ostean, Barakaldora etorriko da apirilaren 4an. Hitzordua Barakaldoko BECeko Bizkaia Arenan izango da.
Itoiz talde klasikoa barriro protagonista
2008-10-31 14:45 MusikeaSasoi batekoak gogora ekarteko balio izan dau, besteak beste, Itoiz taldeko kideek hainbat kazetariren aurrean egindako agerraldiak. Aurkeztera etorri diran lanak, 'Itoiz: Antologia: 1978/1988 CD/DVD', hiru zati ditu: 18 kanta batzen dituan CDa, liburuxka bat eta, barrikuntza moduan, kontzertuetako irudiak eta alkarrizketak batzen dituan DVDa.
Salgai honezkero 'Asthmatic Lion Sound Systema', Fermin Muguruzaren lan barria
2008-10-31 10:54 MusikeaFermin Muguruzak gaur, barikua, argitaratuko dau 'Asthmatic Lion Sound Systema' disko barria. Muguruzaren disko barrira munduko zenbait uritan egindako grabazinoak batu ditu eta uri horreetako zenbait musikarik eta kantarik hartu dabe parte kantuetan.
‘Kafea eta galletak’ Gernikan
2008-10-30 17:37 MusikeaDiskoen entzunaldiak egiteko asmoagaz jaio da ‘Kafea eta galletak’ izeneko proiektua. Hain zuzen be, hileko lehenengo zapatuetan izango da hitzordua Gernikako Gaztetxean (Seber Altube auditorioko eskoletan), disko bat entzun eta komentetako.
Kauta taldeak 'Isladak' izeneko hirugarren diskoa plazaratu dau
2008-10-30 14:55 MusikeaMikel Moreno (ahotsa eta gitarrea), Adrian Elustondo (bajua) eta Gorka Mendizabal (bateria) musikariek osotutako Kauta taldeak 'Isladak' izeneko diskoa argitaratu dabe. Taldearen hirugarren lana da, 'Izan Zaitez Zu' eta 'Biluzik' lanen ostean ataratakoa. Oraingoan, Atxeh Independent Records diskoetxe barriagaz atara dabe.
Oskorri Ameriketan
2008-10-29 10:15 MusikeaOskorrik taldearen 35 urtebetetzea ospatzeko grabau dauen 'Oskorri Banda Band' disko barriaren bira luzea Ameriketara ailegauko da. Aste honen amaieran hartuko dabe hegazkina taldekideek euren musika-tresnakaz Atlantikoaz bestaldera joateko. La Platan (Argentina), Santiagon (Txile) eta Montevideon (Uruguai) eskainiko ditue kontzertuak.
Alhondiga Bilbaok 'Goazen kontzertura' musikearen zabalpenerako jardunaldiak egingo ditu zemendian
2008-10-27 17:18 MusikeaAlhondiga Bilbao zentroak modu berezian ospatuko dau lehenengoz Santa Zezilia eguna (zemendiak 22), eta horretarako, musikearen zabalpenerako ulerterrazak eta arrazoizkoak diran jardunaldiak antolatuko ditu zemendiaren 10, 17 eta 24an eta abenduaren 1ean, 'Goazen kontzertura' izenburupean.
Depeche Mode da Bilbao BBK Live 2009ko jaialdiko egitarauan lehenengo taldeburua
2008-10-27 13:39 MusikeaDave Gahan, Martin Gore eta Andrew Fletcher Depeche Mode taldeko kideek urriaren 6an aurreratu eben Berlingo Olimpia Stadium-en, 2009ko maiatzaren 10ean Tel Aviven abiarazoko daben 'Tour of the Universe' izeneko munduko birea.
AEB, Alemania eta Frantziako taldeak protagonista urriaren 28tik 30era Getxoko XXVIII. Aste Koralean
2008-10-23 18:47 MusikeaAste Koralaren ardatz nagusia errepertorioen aniztasuna da; entzuleek konposizino klasikoez, garaikideez, herritarrez, eleiz musikaz eta beste zenbait estiloz gozetako aukerea izango dabe. Musikearen aniztasunaz gan, konbidautako taldeen kalidadea nabarmentzekoa da.
Berzaitz zuberotarrak Arnaut Oihenart-en berbak jaso ditu disko barrian
2008-10-23 15:47 MusikeaArnaut Oihenart (Maule, 1592 - Donapaleu 1667) historialari, abogadu eta olerkari zuberotarraren berbei ahotsa eta musikea jarri deutse Pier Paul Berzaitz-ek Poemes de Jeunesse disko honetan. Notitia utriusque Vasconiæ lan historiografikoagaitik da ezaguna, baina bere olerkia ez dago oso zabalduta.
Musika barrokoa entzuteko aukera parebakoa
2008-10-23 11:37 MusikeaEtxera etorri da bueltan Malgorzata Ziemkiewicz Artabe viola jotzailea. Ez da gelditzera etorri, baina egunokaz, gaur hasi eta domekara arte, hainbat kontzertu emongo ditu bere-berea dauen Arratian eta Gernikan.
'Zuhaitz okerretan gora noa' Rafa Ruedaren bakarkako 3. diskoa plazan
2008-10-22 18:06 MusikeaRafa Ruedak abenduaren 5ean egingo dau diskoaren aurkezpen ofiziala Durangoko Plateruena aretoan, Euskal Liburu eta Disko Azokaren barruan. Aurretik, Gasteizen izango da zemendiaren 4an (Parral taberna) eta Gernikan 22an (Trinkete Anti-txoko).
Getxo Sound jaialdiak herriko taldeak batuko ditu urriaren 24an eta 25ean
2008-10-22 15:42 MusikeaGetxo Sound jaialdiaren helburu nagusiak pop rock talde getxotarren lana bultzatzea eta horreen musikea publikoari ezagutzera emotea dira. Jaialdia Getxo Antzokian egingo da urriaren 24an eta 25ean, eta zortzi taldek parte hartuko dabe, egunean lauk. Barikuan: Olimpia, Dynamo, Smile eta Sweet Oblivion. Zapatuan: Mochlic, Atomic Disaster, Ukabilkada eta Patada en la Papada.
'Gu gira', gure iraganaren frutua, gure etorkizuneko hazia
2008-10-10 15:29 Musikea'Gu gira' Elkar diskoetxearen azken frutua gaur aurkeztu dabe Bilbon, EITBren egoitza nagusian, disko-bilduma bikotxean (danetara, 50 kantu batu ditue) protagonista diran batzuk bertan zirala, besteak beste, Gontzal Mendibil, Niko Etxart eta Iñaki Eizmendi. Hirurak kantuan entzuteko aukerea izan da.
Kautaren barriena laster
2008-10-07 15:38 MusikeaHurrengo urriaren 30 ean, HQ Group-ek (Hontza produkzinoak eta Producciones Que Bola!) Kauta taldearen hirugarren diskoa aurkeztuko dau ATXEH diskoetxe zigilu barriaren bitartez.
Errabal, jazza eta musika baltza Deba bailarako herrietan
2008-10-06 15:37 Musikea2008an, bosgarren aldiz egingo da ekitaldia baina izen barriagaz. Hemendik aurrera Errabal izenagaz ezagutuko da jaialdia 'gure alkartearena eta Soraluzetik jazza argitaratzen dauen diskoetxearena'.
Musiketan'08-09 zikloa domekan hasiko da Mor Karbasigaz
2008-10-03 15:58 MusikeaDatorren domekan, urriaren 5ean, hasiko da Musiketan zikloaren 16. edizinoa. Aurten be, mundu mailako folk-rock onena batzen saiatu dira antolatzaileak. Eszenatokian agertuko dan lehen musikaria Mor Karbasi izango da, eta The Beauty and the Sea diskoa aurkeztuko dau.




Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan